Mahai-inguruak, hitzaldiak, kontzertua eta beste hainbat ekintza prestatu dituzte zapatu honetarako Gorlizen egingo duten Ari du Elkartasun Egunerako. Jarduerak gune bitan egingo dituzte: udaletxeko plazan eta Estratakoetxea parkean.
Erika Ede (Guggenheim Bilbao Museoko argazkilaria) Partehartzaileek Hamaiketakoa egin ahal izango dute sortzaile hauekin. Asmoa da berba egitea, elkar ezagutu, kezkak partekatu, galdetzera ausartu… Azken finean, “irakasle-ikasle” diskurtsotik urrundu eta Erika eta Ainhoarekin kalitatezko denbora bat bizi.
Nor ez da txikitan itsasbeheran dauden arroka eta putzuetako arrain edo karramarro txikien bila ibili? Ziur hori izan dela naturalista gisa izan dugun lehen esperientzietako bat. Gaurkoan, biodibertsitatea ezagutzeko modu berri bat aurkeztuko dizuet: Kostaldeko Bioblitz-a.
Hizkuntza: ingelesez 2-8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko jarduera Sarrera dohainik; aurretiko izen-ematea hurrengo posta elektronikoetan:
Cristina Lizarraga (Belakoko abeslaria, artista, aktibista) Aurtengo edzioko artistak txango gogoangarri batean ezagutu nahi badituzu, halabeharrez eman behar duzu izena jarduera honetan. Bisita-programa honetan Jaialdiaren lau lagunek erakutsitako proiektuei buruzko euren ikuspuntu personal eta interesgarriak azalduko dizkigute. Jarri zaitez Yogurinha Borova, Alaia Martin, Imanol Uria eta Cristina Lizarragaren eskuetan eta euren erakusketarik gogokoenak ezagutu.
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA
Irailaren 22tik 26ra bitartean, soinu tradizionalak itzuliko dira Getxora, bere musika jaialdi ezagunenaren 37. edizioaren eskutik. Folkaren familia barneko transmisioa, musika genero horretan emakumeak duen papera eta Astor Piazzolla handiaren jaiotzaren mendeurrena izango dira aurtengo Jaialdiaren ardatza. Jatorri ezberdinetako soinuak protagonista izango dituzten adin eta gustu guztietarako emanaldiak izango dira. . EGUNA ORDUA MUXIKEBARRI PREZIOA 22 19.00 ROBERTO & MIREN ETXEBARRIA 8€ 23 19.00 JUDITH MATEO 10€ 24 19.00 AMPARANOIA 20€ 25 12.30 LOS TITIRÍTEROS DE BINEFAR GONBIDAPENA* 17.00 TRAKAMATRAKA GONBIDAPENA* 19.00 CARLOS NUÑEZ 20€ 26 12.00 BITARTEAN 8€ 19.00 FABIÁN CARBONE 100 AÑOS DE PIAZZOLLA 10€