Aurten bai; 2020an bertan behera gelditu ondoren, Itxartu taldeak Algortako Ibilaldi Neurtuaren 38. edizioa egingo du urriaren 12an, martitzenean. Deialdi horrek parte hartzaile asko batu ohi ditu, eta izen-ematea zapatura arte, hilaren 9ra arte, egongo da zabalik, hemen; probaren egunean bertan ezin izango da izena eman.
Getxoko Arte Eszenikoen 39. jardunaldiek bigarren asteari hasiera emango diote bihar. Urriaren 12tik 17ra, Muxikebarrik helduentzako eta haurrentzako antzezkizunak eta dantza saioak eskainiko hartuko ditu: guztira, bost ikuskizun izango dira bertan. Lan guztiak 19 00etan izango dira, hilaren 17ko haurrentzako muntaia izan ezik, 17:00etan hasiko dena. Sarrerak Kultura Gelako ohiko kanaletan eros daitezke.