GetxoExpress PRO ikus-entzunezkoen arloan esperientzia edo interes berezia duten pertsonei eskainitako jardunaldia da, iaz arrakasta handia izan zuena. Jarduera guztiak doakoak dira, baina aurretik izena eman behar da: https://getxoexpress.com/eu/inscripcion-gtx-pro-2021/
Hilabete eskas igaro da uda atzean utzi genuenetik, eta, udagoien betean, Portu Zaharrak helduko dio auzoz auzo garatzen ari den Aste Kulturalari. Hala, urriaren 21etik 24ra bitartean, askotariko kontzertuak eta egitasmoak egongo dira bertan. Arduradunek azaldu dutenez, daborduko sarrerak eskuragarri daude, hemen.