Datorren azaroaren 11n, eguenean, hasiko da Skolastika Feminismo Mintegia. Lehenengo saioa Getxo Elkartegian izango da, eta lehenengo aldia izango da mota horretako egitasmoa egiten dena Getxoko Udalaren Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren egitarauaren barruan. Saio horretako gaia "Emakume gazte eta nerabeen aurkako indarkeriak telebistako telesail berrietan" izango da, Josune Muñoz filologo eta ikertzailearen eskutik. Solasaldian, gero eta sotilagoak, baina, hala ere, intentsuak diren indarkerien normalizazio prozesuez mintzatuko dira. Horiek sareak eta teknologia berriak erabiltzen dituzte emakume gazteenak kontrolatzeko.
Gobernu errepublikanoak genero-berdintasunaren arloan planteatutako aldaketen errepaso laburra egin ondoren, gerra zibilaren osteko egoera aztertu ondoren eta emakumeek garai berean beste herrialde batzuetan izan zuten bizitza aztertu ondoren, hainbat jardueratan aritu diren hamahiru emakumeren testigantzak eta bizipen pertsonalak azaltzen dira liburu honetan.
Antolatzailea: Jarki
Hilaren 11n eta 18an hitzaldi bana prestatu du Gautxoriak kultur elkarteak, "Nork bere arazoak" izenpean. Lehenik, Labore supermerkatu kolaboratiboko kideek egingo dute berbaldia, eta, ondoren, energia komunitateen gaia aurkeztuko dute Goiener kooperatibako kideek.
Azaroaren 10etik 14ra, Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioaren 15. edizioa egingo dute Getxon. Oraingoan, azoka Romo Kultur Etxean egingo dute, eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko dute. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (domekan, hilaren 14a, goizez irekiko da soilik).