Pantxika Lamur berrogeitapiko luze dituen emakumea da, berak esaten duen bezala. Moderna eta borrokalaria, bere erronken artean, pertsonen arteko berdintasuna feminismoa. Bere alter egoarekin (maniki bat) eta ezinbestekoa denpublikoarekin batea inprobisatuko du.
Leioa eta Getxoko den Los Brazos taldearen zuzeneko dibertsio-deskargak, energiak eta kalitate teknikoak nazioarteko bidaia ekarri du. Bidaia horrek errepidea, adiskidetasuna, kultura eta aparteko musika- eta bizi-filosofia biltzen ditu eta bidea du xede. Musikak eta giza heterogeneotasunak batasuna ematen dio proiektuari. Texasko Brazos ibaiaren izena du proiektuak, ibaiertzean hizkuntzak eta kulturak nahasten baitira. Musika-taldea bere bosgarren albumaren merkaturatze- lanetan ari da, “Universal” izenekoa. Album berrian, aniztasunarenikuspegia ageri da; hau da, berdinak egiten gaituen guztia. William Gutiérrez (ahotsa, gitarra), Txemi Gandara (baxua eta koruak),Alberto Chamorro “Koki” (bateria) Sarrera: 12 euro
Azaroaren 10etik 14ra, Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioaren 15. edizioa egingo dute Getxon. Oraingoan, azoka Romo Kultur Etxean egingo dute, eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko dute. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (domekan, hilaren 14a, goizez irekiko da soilik).