Erandioko euskaltzaleen mugimenduak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetarako, abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna baita; ekitaldi nagusia Erandiogoikoan izango da, 19:30ean.
Helduen arteko ginkanetan parte hartzeko sakatu hemen: labur.eus/alHlh
Euskararen eguna ospatzeko, Benito Lertxundi euskal kantan aitzindari garrantzitsuenetakoaz gozatuko dugu, gure lurreko nortasun ikur ospetsu eta maitatuenetariko bat; Lertxundi, gehien bat, gizatasun, sentiberatasun eta biluztasunez betetako abestiren artisau zoragarria da. Orioko artistak abestiaren barruan bere burua aurkitzea bilatzen du eta modu horretan harrapatzen gaitu sakon sakonetik, gu bere sentimenduen zuzeneko partaideak bihurtzen. Hizkuntza: euskara Sarrerak: 18€ Sarrerak salgai abuztuaren 16tik aurrera
Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Oinarri hau hartuta Txoborrok eta Tor magoak erabat berritzailea den magia saioa sortu dute. Antzerkia eta magia uztartuz unibertso magiko bat eraiki dute. Dena, logikatik guztiz aldendua. Baina... den-dena. Kartak, agerpenak, desagerpenak eta beste balentria artean, eskapismo handi batekin ausartzen dira eta agian ikusle batek hegan egingo du! Ez duzu zure begiek ikusten dutena sinistuko! Zuzendariak eta gidoilariak: Tor eta Txoborro magoak Iraupena: 75 minutu Prezioa: 4 euro
Julen Alonsok 2019an atera zuen Sutan dantzan bere lehen diskoaren kontzertua. Sarrera: 5 euro
Sarrerak doakoak izango dira edukiera bete arte (200 pertsona) eta Goñi Portalen (946 775 541) edo turismo bulegoan (946 774 199) erreserbatu beharko dira. Euria egiten badu kontzertua eskolako patioan egingo da.
Zure seme edo alabak euskaraz egingo du, zu beste helduekin euskaraz egiten eta ondo pasatzen ikusten bazaitu! Non egingo dute? Helduak eta umeak elkartzen diren hurrengo guneetan: labur.eus/NX1IK
Sarrera doan, gonbidapenagaz. Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Aste akabu honetan izango diren Hezetasuna auzoko ekintzen lekukoa hartuko du Algortako Aste Kulturalak abenduaren 3an. Izan ere, zazpi egunez, askotariko ekimenak egingo dituzte Bihotz Alai plazan; kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, tailerrak, bertso-saioa, eta beste hamaika aukera egongo dira, doan. Horietaz gozatu ahal izateko, baina, antolatzaileek "laster" zabalduko duten lotura batean izena eman beharko da.