Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute. Jakin-mina ezagutzaren ardatz gisa. Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek abentura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunkitzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da. Istorioak Charles Dickensen Gabonetako Ipuinak ekar diezaguke gogora, non gure protagonistak, agian Mr. Scroge bezalaxe, leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera. DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Jesús Nieto. ANTZEZLEAK: Rosa A. García, Jone Amezaga/Miren Lizeaga. JANTZIAK: Alejandra Calderón. MUSIKA: Pedro Girao. ITZULPENA: Juan Kruz Igerabide. IRAUPENA: 60′. IKUSLEA: +4 urte.
Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.