Asteartea, urtarrilak 4



12:00

Umeentzako jarduera: "Noraren sekretua"

Kandelazubieta, Leioa | Umeentzako jarduerak

Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte. Baina Noraren bizimodua guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du. Zoritxarrez Nora egoera latz horri aurre egiten bakarrik saiatuko da, zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko du eta bere oinazea laguntza eman ahal diotenei kontatu beharrean, ezkutuan gordeko du.Baina sekretuek zenbat eta ezkutuago gorde nahi, orduan eta gehiago bilatuko dute agerian geratzea.Eta Norak isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea ikasiko du.

Umeentzako jarduera: "Noraren sekretua" Kandelazubieta

Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte. Baina Noraren bizimodua guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean.

Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du. Zoritxarrez Nora egoera latz horri aurre egiten bakarrik saiatuko da, zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko du eta bere oinazea laguntza eman ahal diotenei kontatu beharrean, ezkutuan gordeko du.Baina sekretuek zenbat eta ezkutuago gorde nahi, orduan eta gehiago bilatuko dute agerian geratzea.Eta Norak isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea ikasiko du.


18:00

Umeentzako antzerkia: "Perez Sagutxoa"

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

GLU GLU konpainiak Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak. Egilea: Galder Perez. Zuzendaritza: Ugaitz Alegria. Antzezleak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal.

Umeentzako antzerkia: "Perez Sagutxoa" Kurtzio kultur etxea

GLU GLU konpainiak Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.

Egilea: Galder Perez. Zuzendaritza: Ugaitz Alegria. Antzezleak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal.


18:00

Kiki, Koko eta Moko: "Natura gara"

Kandelazubieta, Leioa | Umeentzako jarduerak

Basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari direla. Eta nork edo zerk du horren errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak. Dantza, barre, abesti, zuzen-zuzeneko musika, malabare eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dute zuhaitzari, gure protagonistari, bizitza itzultzea.

Kiki, Koko eta Moko: "Natura gara" Kandelazubieta

Basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari direla. Eta nork edo zerk du horren errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak. Dantza, barre, abesti, zuzen-zuzeneko musika, malabare eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dute zuhaitzari, gure protagonistari, bizitza itzultzea.


19:30

Antzerkia: "Xocolat"

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Antzerkia

Leku garbi eta ezin hobe batean gai bitxi bat egiten da: txokolatezko tabletak. Bertan, errutina eta ordenarekin liluratuta dagoen emakume bat bizi da. Egun batean, bat batean, lankide berri bat heltzen da, irekia, dibertigarria eta oldartsua dena eta haren unibertsoa itxuraldatuko duena. Txokolatea dastatzen, mustatzen eta disfrutatzen duten bitartean, begiradak gurutzatzen dituzte eta haien soinekoak emozioz beteko dira. Zer gertatuko ote da? Sarrera: 3 euro

Antzerkia: "Xocolat" Josu Murueta kultur etxea

Leku garbi eta ezin hobe batean gai bitxi bat egiten da: txokolatezko tabletak. Bertan, errutina eta ordenarekin liluratuta dagoen emakume bat bizi da. Egun batean, bat batean, lankide berri bat heltzen da, irekia, dibertigarria eta oldartsua dena eta haren unibertsoa itxuraldatuko duena. Txokolatea dastatzen, mustatzen eta disfrutatzen duten bitartean, begiradak gurutzatzen dituzte eta haien soinekoak emozioz beteko dira. Zer gertatuko ote da?

Sarrera: 3 euro



12:30
18:00

Gabonak Berangon, egitaraua

Berango, Berango | Umeentzako jarduerak

Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.

Gabonak Berangon, egitaraua Berango

Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.



11:00
21:00

Getxolandia

Xake plaza, Getxo | Umeentzako jarduerak

Getxolandia Xake plaza


13:00
22:00

Pentsionisten lau urteko borrokaren erakusketa

Abian kultur elkartea, Getxo | Erakusketak

Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.

Pentsionisten lau urteko borrokaren erakusketa Abian kultur elkartea

Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.



10:00
21:00

Erregeei harrera

Muxikebarri Antzokian eta RKEn, Getxo | Umeentzako jarduerak

Segurtasun-neurri berriak ere kontuan hartuta, erregeen kabalgata bertan behera geratu da. Horren ordez, harrerak egingo dituzte Muxikebarri Antzokian eta Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eskatuta, txikienek haiengana hurbiltzeko aukera izan dezaten. Harrerak urtarrilaren 4an eta 5ean izango dira, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

Erregeei harrera Muxikebarri Antzokian eta RKEn

Segurtasun-neurri berriak ere kontuan hartuta, erregeen kabalgata bertan behera geratu da. Horren ordez, harrerak egingo dituzte Muxikebarri Antzokian eta Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eskatuta, txikienek haiengana hurbiltzeko aukera izan dezaten. Harrerak urtarrilaren 4an eta 5ean izango dira, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»