Asteazkena, urtarrilak 5



11:00

Plentziako Txikiteroen 50. urteurreneko erakusketa

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia

Plentziako txikiteroen mende erdiko ibilbidearen erakusketa egongo da Plentziako Goñi Portalen

Plentziako Txikiteroen 50. urteurreneko erakusketa Goñi Portal kultur etxea

Plentziako txikiteroen mende erdiko ibilbidearen erakusketa egongo da Plentziako Goñi Portalen


16:00

Sopelako erregeak

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Umeentzako jarduerak

Horren ordez, urtarrilaren 5ean, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Kurtzio kultur etxean hartuko dituzte umeak. 16:00etatik 19:00etara egongo dira, baina bertaratzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Sopelako webgunean edo Kurtzion bertan.

Sopelako erregeak Kurtzio kultur etxea

Horren ordez, urtarrilaren 5ean, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Kurtzio kultur etxean hartuko dituzte umeak. 16:00etatik 19:00etara egongo dira, baina bertaratzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Sopelako webgunean edo Kurtzion bertan.


17:00

Plentziako Erregeen Gau Magikoa

Jai Alai Frontoia, Plentzia | Umeentzako jarduerak

Plentziako Udalak antolatuta, datorren urtarrilaren 5ean, Erregeen Gau Magikoa ospatzeko harrera eta photocall-a izango dugu Jai Alai frontoian, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.  Parte hartzeko, ezinbestekoa da hitzordua hartzea Goñi Portalen edo 94 677 55 41 telefonora deituz. Erreserbak urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egin ahal izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Jarduera guztiak edukiera mugatuarekin egingo dira, Covid-19aren aurkako segurtasun-neurriak aplikatuz.

Plentziako Erregeen Gau Magikoa Jai Alai Frontoia

Plentziako Udalak antolatuta, datorren urtarrilaren 5ean, Erregeen Gau Magikoa ospatzeko harrera eta photocall-a izango dugu Jai Alai frontoian, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
 
Parte hartzeko, ezinbestekoa da hitzordua hartzea Goñi Portalen edo 94 677 55 41 telefonora deituz. Erreserbak urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egin ahal izango dira, 10:00etatik 14:00etara.
 
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Jarduera guztiak edukiera mugatuarekin egingo dira, Covid-19aren aurkako segurtasun-neurriak aplikatuz.


18:00

Erandioko Errege Magoen harrera Astrabuduan

San Lorenzo elizaren inguruan, Erandio | Umeentzako jarduerak

Errege Magoen kabalgatak bertan behera geratzen da. Horren ordez, Erregeen harrera egingo da. Astrabudua: San Lorentzo elizaren inguruan, 18:00etan  

Erandioko Errege Magoen harrera Astrabuduan San Lorenzo elizaren inguruan

Errege Magoen kabalgatak bertan behera geratzen da.

Horren ordez, Erregeen harrera egingo da.

Astrabudua: San Lorentzo elizaren inguruan, 18:00etan

 


18:30

Erandioko Errege Magoen harrera Altzagan

Jado ikastetxean, Erandio | Umeentzako jarduerak

Errege Magoen kabalgatak bertan behera geratzen da. Horren ordez, Erregeen harrera egingo da. Altzaga: Jado Ikastetxea 18:30  

Erandioko Errege Magoen harrera Altzagan Jado ikastetxean

Errege Magoen kabalgatak bertan behera geratzen da.

Horren ordez, Erregeen harrera egingo da.

Altzaga: Jado Ikastetxea

18:30

 


19:00

Erregeei harrera

Berango Antzokia, Berango | Umeentzako jarduerak

Erregeen harreran hiru emanaldi egingo dira: 19:00, 19:45 eta 20:30; eta sarrera aurkeztu beharko da.

Erregeei harrera Berango Antzokia

Erregeen harreran hiru emanaldi egingo dira: 19:00, 19:45 eta 20:30; eta sarrera aurkeztu beharko da.


20:00

Gontzal Mendibil eta Urepel abesbatzaren kontzertua: San Joan Gurutzekoren poema musikatuak

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Musika

Gontzal Mendibil ibilbide luzeko kantaria dugu, 19 diska, 5 musikal eta berrehundik gora kantu sortu izan ditu, eta oraingo honetan, Sopelako Urepel Abesbatzarekin eta bere goren-gorengo musikariekin batera kontzertu berezia eta erakargarria eskiniko digute. Gontzal oraintsu plazaratutako diska berriarekin datorkigu, Luis Baraiazarra karmeldar poetak, San Joan Gurutzekoren idazlan guztiak, prosa eta olerkiak euskeratu ditu eta Zeanuriko kantariak 13 poemei musika jarri die. Eta Irma Rutkauskaitek zuzentzen duen Urepel Abesbatzak lagunduko dio kontzertu honetan. Poema on batek, edertasuna eta esangura eduki behar du. Ba, oraingo honetan, jatorrizko bertsioak daukan metrika eta errima berean euskeratu ditu Baraiazarrak, gure hizkuntzaren sen eta soinurik ederrenean. Juan de Yepes (San Joan Gurutzekoa) Kartzeleratua izan zan eta hantxe idatzi zituen bere poema eder gehientsu horiek; kantuen hitzek, proiekzio eta pantaila bidez ere jarraitu izango du ikusleak: “Neugan bizi gabe biziz/ hain nago goi-bizi minez/hiltzen bainaiz hil ezinez”. 

Gontzal Mendibil eta Urepel abesbatzaren kontzertua: San Joan Gurutzekoren poema musikatuak Kurtzio kultur etxea

Gontzal Mendibil ibilbide luzeko kantaria dugu, 19 diska, 5 musikal eta berrehundik gora kantu sortu izan ditu, eta oraingo honetan, Sopelako Urepel Abesbatzarekin eta bere goren-gorengo musikariekin batera kontzertu berezia eta erakargarria eskiniko digute.

Gontzal oraintsu plazaratutako diska berriarekin datorkigu, Luis Baraiazarra karmeldar poetak, San Joan Gurutzekoren idazlan guztiak, prosa eta olerkiak euskeratu ditu eta Zeanuriko kantariak 13 poemei musika jarri die. Eta Irma Rutkauskaitek zuzentzen duen Urepel Abesbatzak lagunduko dio kontzertu honetan.

Poema on batek, edertasuna eta esangura eduki behar du. Ba, oraingo honetan, jatorrizko bertsioak daukan metrika eta errima berean euskeratu ditu Baraiazarrak, gure hizkuntzaren sen eta soinurik ederrenean. Juan de Yepes (San Joan Gurutzekoa) Kartzeleratua izan zan eta hantxe idatzi zituen bere poema eder gehientsu horiek; kantuen hitzek, proiekzio eta pantaila bidez ere jarraitu izango du ikusleak: “Neugan bizi gabe biziz/ hain nago goi-bizi minez/hiltzen bainaiz hil ezinez”. 



12:30
18:00

Gabonak Berangon, egitaraua

Berango, Berango | Umeentzako jarduerak

Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.

Gabonak Berangon, egitaraua Berango

Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.



11:00
21:00

Getxolandia

Xake plaza, Getxo | Umeentzako jarduerak

Getxolandia Xake plaza


13:00
22:00

Pentsionisten lau urteko borrokaren erakusketa

Abian kultur elkartea, Getxo | Erakusketak

Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.

Pentsionisten lau urteko borrokaren erakusketa Abian kultur elkartea

Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.



10:00
21:00

Erregeei harrera

Muxikebarri Antzokian eta RKEn, Getxo | Umeentzako jarduerak

Segurtasun-neurri berriak ere kontuan hartuta, erregeen kabalgata bertan behera geratu da. Horren ordez, harrerak egingo dituzte Muxikebarri Antzokian eta Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eskatuta, txikienek haiengana hurbiltzeko aukera izan dezaten. Harrerak urtarrilaren 4an eta 5ean izango dira, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

Erregeei harrera Muxikebarri Antzokian eta RKEn

Segurtasun-neurri berriak ere kontuan hartuta, erregeen kabalgata bertan behera geratu da. Horren ordez, harrerak egingo dituzte Muxikebarri Antzokian eta Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eskatuta, txikienek haiengana hurbiltzeko aukera izan dezaten. Harrerak urtarrilaren 4an eta 5ean izango dira, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Ekaina
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Urte osoko agenda ikusi »»