Uribe Kosta-eskuinaldeko pentsiodunen plataformak berbaldia egingo du pentsioen erreformaren inguruan. Patxi Fernandez izango da hizlaria.
Enrique Villarrealek (Iruña, 1959) berriz ere ustekabean hartu gaitu, poemen eta idatzien liburu berri bat eta disko oso pertsonala kaleratu baititu. Oraingoan Enrique ia bakarrik aurkitu dugu, oso kolaborazio gutxi izan ditu diskoan, baina ongi lagundua egonen da prestatuta duen bira akustikoan. Eszenatikoan zazpi musikari izango dira, kanta berri batzuetatik abiatuta artistaren ibilbide osoko klasikoetara doan errepertorioa jotzeko. Sarrerak: 14 euro
Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.