Ostirala, otsailak 4

09:00

Santa Eskea

Getxo, Getxo Uribe Kosta | Bertsolaritza

Otsailetik hasita, eta maiatzera, eskualdean egingo diren bertso-ekitaldien berri emateko agenda kaleratu du Algortako Bertso Eskolak. Egitaraua zehatzago ikusteko, hemen daukazue lauhileko honen liburuxka; Uribe Kostako tabernetan ere inprimatuta topa daitekeela iragarri dute. Lehenengo saioa bariku honetan izango da, hilaren 4an, Getxoko Santa Eskea ekitaldiagaz.

Santa Eskea Getxo

18:00

Plentziako Santa Ageda

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Bestelakoak

Ludotekako partaideak Santa Ageda abestera aterako dira Plentziako zenbait lekuetara. 18:00etan abiatuko dira Goñi Portaletik.

Plentziako Santa Ageda Goñi Portal kultur etxea

Ludotekako partaideak Santa Ageda abestera aterako dira Plentziako zenbait lekuetara. 18:00etan abiatuko dira Goñi Portaletik.

18:30

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketak

Itzulbatzeta/Romon, Uribe Kosta | Bertsolaritza

Itzulbatzeta/Romoko hiru tabernetan egingo dituzte txapelketako lehen saioak 18:30etik aurrera. Bertan eskualdeko bertsolari esanguratsuak aurrez aurre jarriko dira, apirilaren 2an Algortan egingo diren finalaurrekoetan eta finalean egoteko lehian. Aldez aurretik, bigarren kanporaketak egingo dituzte Gorlizen martxoaren 11n.

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketak Itzulbatzeta/Romon

Itzulbatzeta/Romoko hiru tabernetan egingo dituzte txapelketako lehen saioak 18:30etik aurrera. Bertan eskualdeko bertsolari esanguratsuak aurrez aurre jarriko dira, apirilaren 2an Algortan egingo diren finalaurrekoetan eta finalean egoteko lehian. Aldez aurretik, bigarren kanporaketak egingo dituzte Gorlizen martxoaren 11n.

19:00

Agate Deunari kantari

Ibarreta plaza, Gorliz | Jaiak

Aratz Dantza taldearekin.

Agate Deunari kantari Ibarreta plaza

Aratz Dantza taldearekin.

20:30

Antzerkia: "Charadas"

Kultur Leioa, Leioa | Antzerkia

Dantza, antzerkia eta komedia uztartzen dituen ikuskizun berezia eta ausarta da Charadas. Krego-Martin Danza konpainiak lengoaia horiek nahastearen aldeko apustua egiten du, eta ez da gauza berria bere ibilbidean. Emakume interpretatzaile bi agertokira ateratzen dira ikusleak dibertitzeko eta hunkitzeko, dantza garaikidea eta komedia aliatuak izan daitezkeela erakusteko adorearekin. Bi ahizpa dira, elkarrekin bizi direnak, etxe berean... batek daki noiztik. Haien arteko harremanean boterea, hierarkia, maitasuna eta isolamendua nahasten dira batzetan. Ikuskizunean izar handia den Roseta ahizpa nagusiaren iragan artistikoak eta Isidora gazteak aurrean daukan etorkizun irrikatsuak errealitate barregarria eratzen dute. Konplexurik gabe boteretsu, sentikor, suhar eta zintzo agertzen den mundu femeninoa. Emakume horien bitartez, dantzak eta hitzak naturaltasunez hartzen dute agertokia, eta ikuskizun berritzaile eta, agian, sailkaezin hau inguratzen du komediak. Jatorriko ideia: Aitor Basauri Zuzendari artistikoa: Aitor Basauri, Judit Ruiz Antzezleak:  Bego Krego, María Martin JAntziak: Angel Amor Argia eta spoinua: Marc Cano Sarrera: 10 euro

Antzerkia: "Charadas" Kultur Leioa

Dantza, antzerkia eta komedia uztartzen dituen ikuskizun berezia eta ausarta da Charadas. Krego-Martin Danza konpainiak lengoaia horiek nahastearen aldeko apustua egiten du, eta ez da gauza berria bere ibilbidean. Emakume interpretatzaile bi agertokira ateratzen dira ikusleak dibertitzeko eta hunkitzeko, dantza garaikidea eta komedia aliatuak izan daitezkeela erakusteko adorearekin. Bi ahizpa dira, elkarrekin bizi direnak, etxe berean... batek daki noiztik. Haien arteko harremanean boterea, hierarkia, maitasuna eta isolamendua nahasten dira batzetan.

Ikuskizunean izar handia den Roseta ahizpa nagusiaren iragan artistikoak eta Isidora gazteak aurrean daukan etorkizun irrikatsuak errealitate barregarria eratzen dute. Konplexurik gabe boteretsu, sentikor, suhar eta zintzo agertzen den mundu femeninoa. Emakume horien bitartez, dantzak eta hitzak naturaltasunez hartzen dute agertokia, eta ikuskizun berritzaile eta, agian, sailkaezin hau inguratzen du komediak.

  • Jatorriko ideia: Aitor Basauri
  • Zuzendari artistikoa: Aitor Basauri, Judit Ruiz
  • Antzezleak:  Bego Krego, María Martin
  • JAntziak: Angel Amor
  • Argia eta spoinua: Marc Cano

Sarrera: 10 euro

21:00

Zine-Kluba: "Queridos camaradas"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

OHARRA: Pelikula honek hasiera batean programatuta zegoen eta banaketa arazoak direla eta eskaini ezin izango den "La tragedia de Peterloo" ordezkatuko du.

Zine-Kluba: "Queridos camaradas" Muxikebarri Antzokia

OHARRA: Pelikula honek hasiera batean programatuta zegoen eta banaketa arazoak direla eta eskaini ezin izango den "La tragedia de Peterloo" ordezkatuko du.

19:00
19:00

Mendia Astea Leioa

Kultur Leioa, Leioa | Batzarrak eta topaketak

Gaurtik otsailaren 9ra bitartean, mendiagaz lotutako berbaldiak eta Mendi Tourreko pelikulak eskainiko dituzte Kultur Leioara heldu den Mendi Astean. Ignacio Murelok, Phelipe Eizaguirrek eta Eneko Arietaaraunabeñak beraien bizipenak partekatuko dituzte.  

Mendia Astea Leioa Kultur Leioa

Gaurtik otsailaren 9ra bitartean, mendiagaz lotutako berbaldiak eta Mendi Tourreko pelikulak eskainiko dituzte Kultur Leioara heldu den Mendi Astean. Ignacio Murelok, Phelipe Eizaguirrek eta Eneko Arietaaraunabeñak beraien bizipenak partekatuko dituzte.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»