Ostirala, otsailak 25



18:00

Inauterietako ipuin kontalaria

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Umeentzako jarduerak

Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko eta beste hainbat lagunak izango dira ipuin saio honetako protagonistak. Musika, mozorroak eta Animalien Inauteria obra ezagutuko dute umeek. Eta aurten, zertaz mozorrotuko zara? Mozorrotuta etortzera animatzen zaituztegu. Izen ematea: Goñi Portalera deituz edo karteleko QR-ko inkesta betetzen. Plaza mugatuak.

Inauterietako ipuin kontalaria Goñi Portal kultur etxea

Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko eta beste hainbat lagunak izango dira ipuin saio honetako protagonistak. Musika, mozorroak eta Animalien Inauteria obra ezagutuko dute umeek. Eta aurten, zertaz mozorrotuko zara? Mozorrotuta etortzera animatzen zaituztegu.

Izen ematea: Goñi Portalera deituz edo karteleko QR-ko inkesta betetzen. Plaza mugatuak.


18:00

Altxorraren bila: Inauteriak

Jai Alai Frontoia, Plentzia | Umeentzako jarduerak

Erronka, hieroglifo eta proba desberdinak gaindituz, altxorraren bila joan beharko dira parte-hartzaileak. Mozorrotuta etortzera animatu dituzte.

Altxorraren bila: Inauteriak Jai Alai Frontoia

Erronka, hieroglifo eta proba desberdinak gaindituz, altxorraren bila joan beharko dira parte-hartzaileak. Mozorrotuta etortzera animatu dituzte.


18:30

Inauteriak

Ibarreta plaza, Gorliz | Jaiak

Aratz Dantza Taldearen kalejira eta ikuskizuna.

Inauteriak Ibarreta plaza

Aratz Dantza Taldearen kalejira eta ikuskizuna.


20:00

Leo Bassi: "Ni, Mussolini"

Urko kiroldegia, Sopela | Bestelakoak

Lan probokatzaile eta dibertigarri honekin, artista italiarra eskuin muturraren aurrean jartzen da berriro, ideologia faxista zaharrak mundu osoan izan duen gorakadatik sortutako ikuskizun bategaz. Sarrera: 8 euro

Leo Bassi: "Ni, Mussolini" Urko kiroldegia

Lan probokatzaile eta dibertigarri honekin, artista italiarra eskuin muturraren aurrean jartzen da berriro, ideologia faxista zaharrak mundu osoan izan duen gorakadatik sortutako ikuskizun bategaz.

Sarrera: 8 euro


20:30

Dantzxori Gure Aratusteak

Mendiguren plaza, Erandio | Dantza

Trabudu Dantzari Taldeak Dantzxori, aratusteetarako beren-beregi sortutako ikuskizuna, Astrabuduko Mendiguren plazan.

Dantzxori Gure Aratusteak Mendiguren plaza

Trabudu Dantzari Taldeak Dantzxori, aratusteetarako beren-beregi sortutako ikuskizuna, Astrabuduko Mendiguren plazan.


20:30

Antzerkia: "Quitamiedos"

Kultur Leioa, Leioa | Antzerkia

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa... baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta. Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute. Sarrera: 12 euro

Antzerkia: "Quitamiedos" Kultur Leioa

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa... baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.

Sarrera: 12 euro


08:00
22:00

Inauteriak

Uribe Kostako herriak, Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Uribe Kosta | Jaiak

Urtero legez, otsailaren akabuan inauteriak ospatzeko garaia helduko da gure inguruetara. Hala, hainbat egunez, mozorroak izango dira nagusi Uribe Kostako kaleetan. Horretarako, gainera, gazte eta ez hain gazteentzako hamaika jarduera prestatu dituzte.

Inauteriak Uribe Kostako herriak

Urtero legez, otsailaren akabuan inauteriak ospatzeko garaia helduko da gure inguruetara. Hala, hainbat egunez, mozorroak izango dira nagusi Uribe Kostako kaleetan. Horretarako, gainera, gazte eta ez hain gazteentzako hamaika jarduera prestatu dituzte.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»