2016an abiatu zen Kantu Kolore proiektua, irakaskuntzari lotutako zazpi gazteren eskutik. Abesti eta ikuskizun didaktikoen eskutik, herri askotan jardun dira arrakasta handiz, beti dibertimenduaren eta balioak transmititzen dituzten mezuen alde eginez. Oraingo honetan bere ibilbideko kanturik ezagunenak biltzen dituen lan berria aurkeztuko dute. Sarrera, 6 euro.
Osasun egoerak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten Abesbatzen Eguna itzuliko da. Ekitaldi horretan, herriko taldeak omenduko ditugu, gure herrian musika korala zabaltzeko egiten duten lan handiagatik. Helburu horrekin, gure koralak taula gainean biltzen ditu askotariko kanta ezagunak interpretatzeko. Sarrera: gonbidapenez, maiatzaren 16tik aurrera.
Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.
Europako Itun Berdea izango da 2022ko Aste Berdearen ardatza. Getxoko Udalak antolatu du aurten ere, eta hainbat jarduera eta dibulgazio-ekimen eskainiko ditu maiatzaren 30etik ekainaren 5era.
Bihartik aurrera Txorierri izango da jaiak ospatuko dituen Leioako auzoa. Barikutik domekara bitartean herritar guztientzako ekitaldiak, musika eta giro ederra izango dira bertan.