Kadete mailako espainiar Estatuko txirrindularitza lasterketarik entzutetsuenetako bat da Elkar Kirol elkarteak antolatu eta Berangoko, Erandioko eta Leioako udalek babesten duten proba. Ekainaren 10etik 12ra bitartean egingo den lasterketak berritasun bat ere dakar aurten, txirrindularitza eskoletako umeek ere beraien topaketa izango baitute.
Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.
Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.