Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo bertsolariakaz.
Gutxi gorabeherako iraupena: 2hPrezioa: 5€Lekuak: 25 saio bakoitzekoIrteera: Getxophoto Info Puntua (Amezti 4, Algorta)Esku-argiz lagunduta eta normalean gauez sartzea ezininezkoa den lekuetatik paseatuz, bisita hauek artisten lanetara hurbitzeko era berria dira, intimitatean, irakurketa berriak eta desberdinak pizten dituztenak.Sarrerakhttps://entradium.com/es/events/ibili-visitas-nocturnas-gaueko-ibilbideak-getxo-getxophoto-festival-internacional-de-imagen/sessions/24-06-2022-20-30-getxophoto-festival-internacional-de-imagen
Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.
Aste-akabu honetan hasiko dituzte Leioako jaietako jarduerak Antzinako Egunagaz, eta hurrengo astera arte luzatuko dute egitaraua ederto pasatzeko aukera kontaezinakaz. Gainera, barikuan, Leioako Mendi taldeak V. Eskalada Topaketa egingo du, eta Mendibile jauregian Txakolina & Musika kontzertuak eta dastaketak egingo dituzte. Aurten, Udalak arreta berezia jarriko du herritarren segurtasuna bermatzeko eta, batez ere, sexu-erasoak eragozteko; horretarako, besteak beste, eragile morearen figura sortu dute.
Aurten, inoiz baino lehenago hasi dira Barrikan San Juan jaiak. Izan ere, ekainaren 11tik ospakizunen usaina protagonista da kostaldeko herri horretan; besteak beste, VI. Argazkilaritza Rally Digitala egin dute, baita benjamin eta alebin mailako tenis txapelketari hasiera eman ere. Dena dela, ekitaldi berezi horien ondoren, barikuan, ekainaren 17an, emango diote sanjoanei hasiera ofiziala, 19:00etan, txupinaren jaurtiketagaz.
Erandioko Udalak eta herriko kirol taldeek Kirol Astea antolatuko dute bihartik domekara bitartean. Horri esker udalerriko auzoetan piraguismoa, eskubaloia, abiadura-kirolak, futbola eta sokatira bezalako hainbat kirol praktikatzeko aukera emango dizkiete erandioztarrei. Jarduerak goizez, arratsaldez eta gauez egingo dituzte udalerriko toki ezberdinetan.
Sopelako San Pedro jaietarako egitarau oparoa prestatu dute aurten Udalak eta jai-batzordeak. Gainera, azken urteotako geldialdiaren ostean, festak indarrez beteta datozela baieztatu dute programa osatzen aritu direnek. Aurten, Gorka Granado Terrones arduratuko da pregoiaz; dantzari gazteak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuen iaz. Beragaz batera, Txokoholik taldeak jaurtiko du jaien hasiera iragartzeko txupina.
San Juan Egunaren bezpera dugu gaur, udari ondoetorria egitekoa. Horregaz batera, Getxoko Zubileta auzoan, herritarrek euren jaiei hasiera emateko tartea izango dute gaur. Hala, arrastiko 16:00etatik aurrera, txupina bota eta ekimenez beteriko lau egunez gozatzeko aukera izango dute aste-akabuan.
Eleberri eta genero beltza protagonista dituen ekitaldia ohiko aurrez aurreko formatura itzuliko da mahai-inguru eta solasaldi interesgarriakaz. Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak antolatuko hamargarren topaketa Goñi Portalera itzuliko da aurten, eta izen bereko nobela beltzaren lehiaketaren 30. urteurrena ere ospatzeko baliatuko dute ekitaldia; beti bezala, sarien banatzeagaz itxiko dute aurtengo programa.
Aurtengo Harrotasunaren Nazioarteko Egunean ortzadarrean koloreak Bizkaitik zabalduko dituzte; izan ere, Bilbon goraipatu ohi den jaialdiko programan sartuko dira Lekeitio, Plentzia eta Santurtzi. Ekainaren 28an ospatzen den dibertsitate afektibo-sexuala eta genero-identitateko aniztasuna aldarrikatzeko egunaren inguruan hainbat ekintza antolatuko dituzte aurten.