Ostirala, uztailak 1

22:00

Eraso matxisten aurrean autodefentsa feminsita. Erasotzaileak jai-gunetik kanpora

Sopelako udaletxea, Sopela | Mobilizazioak

Domekan, hilaren 26an, Sopelako jaietako txosna-gunean ospatzen ari ziren egun morea bertan behera utzi zuten, Virgin Mari DJ Set taldeko kideek hainbat eraso pairatu zituztelako. Azaldu dutenez, irainak jaso eta hainbat objektu bota zizkieten; jarrera horren aurrean, jai batzordeak, antolatzaileek eta taldekideek ikuskizuna etetea eta txosna-gunea ixtea erabaki zuten. Gertaera salatzeko manifestazioa egingo dute barikuan, 22:00etan, Sopelako udaletxetik abiatuta.

Eraso matxisten aurrean autodefentsa feminsita. Erasotzaileak jai-gunetik kanpora Sopelako udaletxea

Domekan, hilaren 26an, Sopelako jaietako txosna-gunean ospatzen ari ziren egun morea bertan behera utzi zuten, Virgin Mari DJ Set taldeko kideek hainbat eraso pairatu zituztelako. Azaldu dutenez, irainak jaso eta hainbat objektu bota zizkieten; jarrera horren aurrean, jai batzordeak, antolatzaileek eta taldekideek ikuskizuna etetea eta txosna-gunea ixtea erabaki zuten. Gertaera salatzeko manifestazioa egingo dute barikuan, 22:00etan, Sopelako udaletxetik abiatuta.

09:00

Sopelako San Pedro jaiak

Sopela, Sopela | Jaiak

Sopelako San Pedro jaietarako egitarau oparoa prestatu dute aurten Udalak eta jai-batzordeak. Gainera, azken urteotako geldialdiaren ostean, festak indarrez beteta datozela baieztatu dute programa osatzen aritu direnek. Aurten, Gorka Granado Terrones arduratuko da pregoiaz; dantzari gazteak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuen iaz. Beragaz batera, Txokoholik taldeak jaurtiko du jaien hasiera iragartzeko txupina.

Sopelako San Pedro jaiak Sopela

12:00

Getxo Jazz

Algorta, Getxo | Musika

Osasun-krisiaren etaparik latzenaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, eta nazioarteko artistak itzuliko dira. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean, jaialdiak berriro zabalduko du Euskadiko jazz zirkuitua, Melissa Aldana saxofoi jotzailea, Cyrille Aimée abeslaria, Fred Hersch piano-jotzailea eta Ron Carter kontrabaxu jotzaile enblematikoa protagonista dituen egitarauaren eskutik. Ordainpeko kontzertuei Talde Lehiaketako banda gazteen emanaldiak, Hirugarren milurtekoa atala eta familientzako kontzertuak gehituko zaizkie.

Getxo Jazz Algorta

11:00
20:00

Dastatuarte Food&Art jaialdia

Hainbat tokitan, Gorliz | Jaiak

Indarrez eta ilusioz beteta helduko dio aste-akabu honetan Dastatuarte Food&Art jaialdi gastronomikoak bere hirugarren edizioari, bi urtez pandemiaren eraginez bertan behera gelditu ondoren. Hala, bizi-bizirik bueltatuko da udalerriko kaleak musikaz, tailerrez, dastaketaz eta antzerkiaz betetzera. Egitarau zabala antolatu dute, publiko guztiarentzat.

Dastatuarte Food&Art jaialdia Hainbat tokitan

Indarrez eta ilusioz beteta helduko dio aste-akabu honetan Dastatuarte Food&Art jaialdi gastronomikoak bere hirugarren edizioari, bi urtez pandemiaren eraginez bertan behera gelditu ondoren. Hala, bizi-bizirik bueltatuko da udalerriko kaleak musikaz, tailerrez, dastaketaz eta antzerkiaz betetzera. Egitarau zabala antolatu dute, publiko guztiarentzat.

18:00
20:00

Arriaga auzoko San Trifon jaiak

Erandioko Arriaga auzoa, Erandio | Jaiak

Erandioko Arriaga auzoko San Trifon jaietan, ohi legez, txupinak eta pregoiak abiatuko dute festen lehen eguna. Garrantzi handia edukiko dute erromeria-doinuek. Gaur, barikua, Gora Herria taldeak joko du; zapatuan, berriz, Akerbeltz taldeak emango du parrandarako aitzakia. Bestalde, zapatuan putxera-lehiaketa ere egingo dute.

Arriaga auzoko San Trifon jaiak Erandioko Arriaga auzoa

Erandioko Arriaga auzoko San Trifon jaietan, ohi legez, txupinak eta pregoiak abiatuko dute festen lehen eguna. Garrantzi handia edukiko dute erromeria-doinuek. Gaur, barikua, Gora Herria taldeak joko du; zapatuan, berriz, Akerbeltz taldeak emango du parrandarako aitzakia. Bestalde, zapatuan putxera-lehiaketa ere egingo dute.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»