Kiribile elkarteak antolatutako jarduera.
Bi urteko geldialdiaren ostean, ALBEKo antolatzaileek Zazpi Jauzi Kalejira formatua berreskuratuko dute domekan, hilaren 18an, egingo duten Hitzaren Dantza 2022 kale jaialdian. Goizeko 11:00etatik hasita, egun osoa emango dute Algortako kale eta plazak bertsoz, musikaz eta dantzaz betetzen.
Unai Iturriagak gidatuta, Eider Eibar eta Joseba Larratxe marrazkigileakaz. Paper zuriaren krisiari zuzen-zuzenean egingo diote aurre Eider Eibar eta Joseba Larratxe marrazkilariek. Ibilbide luzea dute bi irudigileek hala komikigintzan, gidoigintzan nola ilustraziogintzan, eta, kasu honetan, bat-batean erantzun beharko diete publikoaren aurrean, Unai Iturriaga marrazkilari eta bertsolariak proposatzen dizkien gaiei, eta hark ezarritako egitekoei. "Publikoari sorpresa eta barregura eman zion iaz marrazketa inprobisatu saioak, eta aurten ere ezetz saioa barrerik egin gabe amaitu", azaldu dute Gautxori elkarteko antolatzaileek.
Irailak 7, eguaztena 19:00 Txupina jaurtitzea eta pregoiaren irakurketa Kuadrilla Radio Patioren eskutik, udaletxean. Ondoren, Kakarraldoren jaitsiera herritik Landaraino. 20:00 Herrian zendutakoen omenezko meza. 20:30 Pote bakoitzagaz txistorra doan, txosna-gunean. 20:30 Kuadrillen aurkezpena. 22:00 Zezensuzkoa. Irailak 8, eguena 10:00 Kalejira txistulariek alaituta. 11:00 Meza nagusia. 11:45 Ohorezko aurreskua, eliza aurrean. 12:00 Herri-kirolak, Landan. 16:00 XXXIII. Andra Mari Txirrindularitza Sari Nagusia, 23 urtez azpikoak. 17:45 Txirrindularitza-lasterketako sari-banaketa, Landan. 18:00 Kuadrillentzako jolasak, Landan. 20:30 Bilbainadak: Puro Relajo, Landan. 22:00 Zezensuzkoa, txosna-gunean. 22:00 Suziriak, Landan. 22:30 Ikuskizuna: Las Fellini, Landan. Irailak 9, barikua 18:00 Elektrotxaranga. 20:30 Kuadrillentzako play-back lehiaketa. 22:00 Zezensuzkoa, txosna-gunean. 00:00 Kontzertua: Oxabi taldearen erromeria, Landan. Irailak 10, zapatua 12:00-15:00 Tren txu-txu, Landan. 12:00 Kuadrillentzako ginkana. 14:00 Landaraino igoera trikitilariakaz. 14:30 Herri-bazkaria, Landan. Txartelak salgai Azkena eta Txiberri tabernetan. 15:00 Bazkarira doazen umeentzako animazioa. 18:00 Kuadrillen arteko futbolin-txapelketa. 22:45 Zezensuzkoa, txosna-gunean. 23:00-02:30 Kontzertua: Tributo taldea, Landan. Irailak 11, domeka 11:00 Umeentzako parkea, Landan. 17:00 Goitiberen jaitsiera Ondoren, Erdi Kilometro igoera. 19:00 Mountain Bike erakustaldia. Irailak 16, barikua 17:30 Txinbera- eta tiragoma-txapelketak, Elortzan. 19:30 Urduliz Eskubaloi Taldearen aurkezpena, Iparralde kiroldegian. 20:00 Street Basket, Elortzan. Izen-ematea 19:30ean. 22:00 Zezensuzkoa, txosna-gunean. 23:00 Kontzertua: Esne Beltza. Irailak 17, zapatua 10:00 Kalejira txistulariek alaituta. 11:00 Umeentzako parkea, Elortzan. 13:00 Iratxo Gorria Dantza Taldearen emanaldia, udaletxeko plazan. Ondoren, Iparraldeko herri-kirolak. 13:30 Bits-jaia, Landan. 16:30 Mozorro-lehiaketan izena ematea. 17:00 Mozorro-lehiaketa, Elortzan. 17:00 Afizionatuen eta profesionalen pala-partidak, Iparralde kiroldegian. 19:00 Umeentzako txalaparta-tailerra, Elortzan. 20:00 Sardina-jana, udaletxeko plazan. 21:00 Kale-ikuskizuna. 23:00 Kontzertua: Modus Operandi, Elortzan. Irailak 18, domeka 12:00 Auto zaharren erakusketa, udaletxeko plazan. 16:00 Mus-txapelketa, Lau Bide jatetxean. 18:00 Umeentzako jarduerak eta jaien bukaera. Irailak 24, zapatua 09:00 Urdulizko VII. Herri Ibilaldia, udaletxeko plazatik hasita. 10:00etan umeen martxa.
Bihartik, eguaztenetik, domekara, hilaren 18ra, izango da Getxoko Folk Jaialdia. Aurtengoa 38. edizioa izango da, eta kontzertu handien proposamenean emakumeen protagonismoa nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, besteak beste, Tanxugueiras, Enredadas (Uxía, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira biltzen dituena) eta María Arnal i Marcel Bagés talde eta artistak arituko dira. Halaber, Ana Alcaidek eta Neomak ahots-taldeak ere parte hartuko dute.