Ostirala, urriak 7

19:30

Antzerkia: "Bake lehorra"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Antzerkia

Ikuskizunak XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezkereskuma, liberalismo-integrismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismoindependentismoa… gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxira arte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen. Nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen ulertzeko, ezinbestekoa da orduan gertatu zena jakitea.

Antzerkia: "Bake lehorra" Muxikebarri Antzokia
Ikuskizunak XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezkereskuma, liberalismo-integrismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismoindependentismoa… gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxira arte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen.

Nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen ulertzeko, ezinbestekoa da orduan gertatu zena jakitea.

20:30

Kontzertua: Masa Coral del Ensancheren "Antología de la zarzuela"

Kultur Leioa, Leioa | Musika

Bilboko la Masa Coral del Ensanche 1903an sortu zen, eta 1943az geroztik, batez ere, zarzuela egiten dute. Denbora-tarte horretan 28 lan taularatu dituzte, hainbat sari lortu dituzte, eta, merezi du azpimarratzea horietatik sei sari nazionalak direla. Elkarte hau Bilboko antzoki nagusietan aritu da, baita Espainiako erkidego gehienetan eta atzerrian ere. Oraingo honetan, musikagile handiek, hala nola Guridik, Sorozabalek, Vivesek, Guerrerok eta abarrek lirikarako (zarzuelarako) sortutako musika-lan onenen interpretazioa eskainiko digute. Sopranoa: Patricia Sesar.Tenorra: Alberto Núñez.Abesbatza: Masa Coral del Ensanche.Piano-jolea: Georgina Barrios.Musika zuzendaria: Ana Begoña Hernández.Eszena-zuzendaria: Orlando Peláez.Iraupena: 100′.

Kontzertua: Masa Coral del Ensancheren "Antología de la zarzuela" Kultur Leioa

Bilboko la Masa Coral del Ensanche 1903an sortu zen, eta 1943az geroztik, batez ere, zarzuela egiten dute. Denbora-tarte horretan 28 lan taularatu dituzte, hainbat sari lortu dituzte, eta, merezi du azpimarratzea horietatik sei sari nazionalak direla. Elkarte hau Bilboko antzoki nagusietan aritu da, baita Espainiako erkidego gehienetan eta atzerrian ere.

Oraingo honetan, musikagile handiek, hala nola Guridik, Sorozabalek, Vivesek, Guerrerok eta abarrek lirikarako (zarzuelarako) sortutako musika-lan onenen interpretazioa eskainiko digute.

Sopranoa: Patricia Sesar.
Tenorra: Alberto Núñez.
Abesbatza: Masa Coral del Ensanche.
Piano-jolea: Georgina Barrios.
Musika zuzendaria: Ana Begoña Hernández.
Eszena-zuzendaria: Orlando Peláez.
Iraupena: 100′.

10:00
20:00

Erakusketa: Bosteko erakusketa ibiltariaren 25. edizioa.

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Erakusketa: Bosteko erakusketa ibiltariaren 25. edizioa. Kultur Leioa

18:00
18:00

Antzerkia plazara aterako dute egunotan Getxon

San Nikolas plaza, Getxo | Antzerkia

Urriaren 7tik 12ra, Kale Antzerkia Bultzatuz programan dibertsioa bermatuta egongo da adin guztietako ikusleei irekitako kale muntaien eskaintzari esker. Bost egunetan zehar, dantza, magia eta zirku ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste, Euskadiko konpainia eta artisten eskutik. Emanaldi guztiak Algortako San Nikolas plazan izango dira, eta sarrera, doakoa.

Antzerkia plazara aterako dute egunotan Getxon San Nikolas plaza

Urriaren 7tik 12ra, Kale Antzerkia Bultzatuz programan dibertsioa bermatuta egongo da adin guztietako ikusleei irekitako kale muntaien eskaintzari esker. Bost egunetan zehar, dantza, magia eta zirku ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste, Euskadiko konpainia eta artisten eskutik. Emanaldi guztiak Algortako San Nikolas plazan izango dira, eta sarrera, doakoa.

19:30
19:30

40. Getxo Eszena

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Antzerkia

Getxo Eszena zikloaren 40. edizioa abiatuko du bihar, barikuan, Muxikebarri Antzokiak. Programa horrek Arte Eszenikoen Jardunaldien ibilbidea ordezkatuko du, eta, hilaren 23ra bitartean, askotariko 11 ikuskizun hartuko ditu. Gehienak euskal konpainia eta ekoizleek sortutakoak dira, eta, denak 19:30ean hasiko dira, haurrentzako lanak izan ezik, 18:00etan hasiko baitira. Sarrerak Kultur Etxeko ohiko kanaletan eros daitezke.

40. Getxo Eszena Muxikebarri Antzokia

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»