Badatoz Euskaraldiko bulegoak eta info mahaiak! Euskaraldiko txapa jaso nahian zabiltza? Izena emateko laguntza behar duzu? Euskaraldiko arropa ikusi nahi duzu? Informazio gehiago nahi duzu Euskaraldiaren inguruan? Hurbildu euskaraldiko bulego zein informazio mahaiuskaetara! Noiz: Urriak 21, ostirala, 17:00-19:00, Maidagan parkean.Urriak 22, larunbata, furgoneta ibiltariaren bisita! 12:00tan Teietxen.Eta data gehiago ikusteko, kartelera jo :)Non: Getxoko auzo ezberdinetan zehar.Informazio gehiago: hemen.Izen-ematea : euskaraldiagetxon@gmail.com 688 65 30 42
Herriko pertsona esanguratsuekin eta kultura-ekitaldiekin osatutako aurkezpen ekitaldia.
Porrotari buruzko obra. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelua. Westernaren isiltasun existentziala. Dagoeneko bera izan nahi ez duen ukatua. Ni naiz naizena. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistuka. Hiru pertsona 80ko hamarkadan hasi eta gaur amaituko den istorio bat kontatzen. Sioux indiarrak euskal folklorea defendatzen. "BILAKETAN" dioen kartel bat. Saloon bat hustea. Beste okupazio bat. Zuzendaria: Olatz Gorrotxategi Sarrera: 6 euro
Garbiñe Insausti abeslari eta aktoreak eta Iñaki Salvador pianista ezagunak bat egingo dute Hegoak izeneko musika-ikuskizuna eskaintzeko. Emozioz betetako bidaia musikatua izango da, eta aski ezaguna den Mikel Laboaren edo Imanolen abestiak joko dituzte; pixkanaka, beste leku batzuetako soinu eta abestietara hurbilduko dituzte ikus-entzuleak, eta gure egingo dituzte Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill artista handien abestiak. Hegoak ez da kontzertua soilik, antzerki-proposamena ere bada, Pessoa, Galeano edo Lorcaren testu laburrak biltzen dituena. Horrez gain, autoreei eta beren abestiei lotutako pasadizoak eta istorio laburrak ere gogoraraziko dituzte. Horrez gain, Maider Zapiriain biolontxelo-jotzailearen parte-hartze berezia ere egongo da.
Getxo Eszena zikloaren 40. edizioa abiatuko du bihar, barikuan, Muxikebarri Antzokiak. Programa horrek Arte Eszenikoen Jardunaldien ibilbidea ordezkatuko du, eta, hilaren 23ra bitartean, askotariko 11 ikuskizun hartuko ditu. Gehienak euskal konpainia eta ekoizleek sortutakoak dira, eta, denak 19:30ean hasiko dira, haurrentzako lanak izan ezik, 18:00etan hasiko baitira. Sarrerak Kultur Etxeko ohiko kanaletan eros daitezke.
Seigarren urtez, Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren bitartez, Surf Business Meeting ekimena jarriko du abian, bertako profesionalak eta surfa eta irristatze kirolen sektoreko ekintzaileak inspiratzeko eta laguntzeko helburuagaz.