Izen-ematea: 5 euro: 09:00-10:00Aurkezpena: 12:30-13:30Sari banaketa: 18:00.
Urriaren 22an eguerdiko 12etan Euskaraldiko gune ibiltariaren bisita jasoko dugu. Euskal Herri osotik egingo duen ibilbidearen baitan tartetxo bat eskainiko digute getxoztarroi ere. Aukera paregabea da Euskaraldiaren inguruan biltzeko eta informazioa eskuratzeko, hurbildu zaitezte!
Familian edo banaka, artearen bidez Barrikako bizilagunak elkar ezagutzeko ekimena egingo dute Goierri Auzoa Bizirik elkarteko kideek. Horretarako, aste guztian zehar Goierriko plazan instalazio artistikoa jarri dute bertaratzen direnek parte har dezaten. Zapatuan, urriak 22, 12:30ean,musika eta jatekoa jarriko dute jai-giroan elkar ezagutzeko.
Udazkenagaz batera, erandioztar euskaltzaleak elkartu gura ditu Berbotsek, horretarako bereziki jai kutsua duen egunean. Bazkaria, musika eta gehiago... eta batez ere euskara! Izen-ematea eta informazio guztia: lotura honetan. berbots@gmail.com621 270 546
Dom Campistron, album ilustratu honen sortzailea, Alduden bizi da (Nafarroa Beherea). 2019an Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa (bekatari), lesbiana, queer, gay. Eta ondoren, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun-istorioak, elkartasuna eta itxaropenak ere. “Bekatorosa naiz. Hala sortu nintzen”, dio liburuaren aurkezpen-orrian. Solasaldiaren ostean mokaua eta zozketa!
Getxo Eszena zikloaren 40. edizioa abiatuko du bihar, barikuan, Muxikebarri Antzokiak. Programa horrek Arte Eszenikoen Jardunaldien ibilbidea ordezkatuko du, eta, hilaren 23ra bitartean, askotariko 11 ikuskizun hartuko ditu. Gehienak euskal konpainia eta ekoizleek sortutakoak dira, eta, denak 19:30ean hasiko dira, haurrentzako lanak izan ezik, 18:00etan hasiko baitira. Sarrerak Kultur Etxeko ohiko kanaletan eros daitezke.