Auzokoa Herrikoi Elkarteak eta Herri Bideak Kate Barik Elkarteak, Zaratera Irteera antolatu dute, Gorbeiako magaleko zonalde batean ibiltzera. Izen-ematea: 674 604 300 edo herribideakkatebarik@gmail.com
Daborduko zabalik dago urriaren 23an ospatuko den XV. Umeen Bizikleta Festako izen-ematea. Egun horretan, adin guztietako ehunka txirrindularik zeharkatuko dituzte Erandio, Leioa, Getxo eta Berangoko kaleak, Elkar Kirolak elkarteak urtero antolatzen duen bizikletaren jai berezian.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak euskal antzerki-geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain, ibilbide luzeko bikotea, elkarrekin komedia antzezten eskarmentu handikoak. Ikuslegoa hunkitzeko eta pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken finean, edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa. Sarrera: 4 euro
Getxo Eszena zikloaren 40. edizioa abiatuko du bihar, barikuan, Muxikebarri Antzokiak. Programa horrek Arte Eszenikoen Jardunaldien ibilbidea ordezkatuko du, eta, hilaren 23ra bitartean, askotariko 11 ikuskizun hartuko ditu. Gehienak euskal konpainia eta ekoizleek sortutakoak dira, eta, denak 19:30ean hasiko dira, haurrentzako lanak izan ezik, 18:00etan hasiko baitira. Sarrerak Kultur Etxeko ohiko kanaletan eros daitezke.