Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka Leioara bueltatuko da domekan, hilaren 11n. 10:00etatik aurrera animalien erakusketak, nekazaritzako produktuen salmenta, animazioak eta lehiaketak egingo dituzte Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan eta Boulevardean.
18 postu: taloak, barazkiak, Boga garagardoak, egurrezko eskulanak, bitxitegia, arropa… eta dena Soinu Beltzaken musikagaz girotuta.
Algortako Bertsolari Eskolak urteroko ALBE Gala egingo du hurrengo domekan, abenduak 11, Igeretxe Hotelean. Aurreratu dutenez, Manolo Arozena bertsolari nafar "handiari" emango diote aurtengo Urrezko Ahobia saria. Horretaz gain, ez dira bertsoak faltako, eta horretarako bertan izango dira Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta ALBEko hainbat bertsolari. Amaierako cocktaila Miren eta Roberto Etxebarriaren musikak girotuko du.
Euskaraz eta sarrera dohainik.
ALDERRAY pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan arituda bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du,giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko.Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkieentzun nahi dutenei, borondatearen truke.