Larunbata, otsailak 25

10:00

Abran hegazti migratzaileak begiratzeko

La Bola hondartza, Getxo | Bestelakoak

Zapatuan, hilaren 25ean, hegaztiak begiratzeko jarduera bat egingo dute Getxon, La Bola hondartza ondoko pasealekuan, Udalak antolatuta, “Getxonatura, ezagutu eta zaindu” goiburuko ekimenaren barruan, eta Bolue Ingurumen Ikerketak enpresagaz batera abian jarrita. Helburua da jendeari erakustea zer hegazti espeziek baliatzen duten Abra babesteko, elikatzeko eta migrazioan atseden hartzeko leku gisa.

Abran hegazti migratzaileak begiratzeko La Bola hondartza

Zapatuan, hilaren 25ean, hegaztiak begiratzeko jarduera bat egingo dute Getxon, La Bola hondartza ondoko pasealekuan, Udalak antolatuta, “Getxonatura, ezagutu eta zaindu” goiburuko ekimenaren barruan, eta Bolue Ingurumen Ikerketak enpresagaz batera abian jarrita. Helburua da jendeari erakustea zer hegazti espeziek baliatzen duten Abra babesteko, elikatzeko eta migrazioan atseden hartzeko leku gisa.

11:00

Bolueko exploratzaileak

Ingurumen Aretoa, Getxo | Umeentzako jarduerak

Hezegunetik jarduera autogidatua 8 urtetik gorantz Beharrezkoa da aurretik izena eman: info@ingurumenaretoagetxo.eus

Bolueko exploratzaileak Ingurumen Aretoa

12:00

Plentziako inauteri tematikoa

Plentzia | Bestelakoak

Plentziako XIV. Inauteri Tematikoa 12:00etan, umeen jolasak, Eliz plazan. 12:00etan, gazte-poteoa, portuan hasita. 12:30ean, Torraden aurkezpena, Eliz palzan. 14:30ean, gazte-bazkaria. 18:00etan, Kaskarraton aurkezpena, Ontziola plazan. Ostean, pregoiaren irakurketa eta Torraden Lehiaketako sari-banaketa. 18:30ean, Kalejira Ontziola plazatik frontoira, orkestrak lagunduta. 19:00etan, Disko-festa, frontoian. 23:00etan, Oinutsik erromeria, Ontziola plazan.

Plentziako inauteri tematikoa

Plentziako XIV. Inauteri Tematikoa

  • 12:00etan, umeen jolasak, Eliz plazan.
  • 12:00etan, gazte-poteoa, portuan hasita.
  • 12:30ean, Torraden aurkezpena, Eliz palzan.
  • 14:30ean, gazte-bazkaria.
  • 18:00etan, Kaskarraton aurkezpena, Ontziola plazan. Ostean, pregoiaren irakurketa eta Torraden Lehiaketako sari-banaketa.
  • 18:30ean, Kalejira Ontziola plazatik frontoira, orkestrak lagunduta.
  • 19:00etan, Disko-festa, frontoian.
  • 23:00etan, Oinutsik erromeria, Ontziola plazan.

19:30

Kontzertua: Mikel Urdangarin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Musika

Badena eta ez dena proiektu berria dakar Mikel Urdangarinek Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz batera. Biek betetzen dute urteurrena, batak 25 urte eta besteak 100, eta biak elkartu dira zornotzarraren errepertorioa handikiro eskaintzeko helburuagaz. Gurean, zapatuan, hilaren 25ean, Muxikebarrin jarri dute hitzorduan, 19:30etik aurrera. HIRUKAk sarrera bikoitzak zozkatuko ditu hemen.

Kontzertua: Mikel Urdangarin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa Muxikebarri Antzokia

Badena eta ez dena proiektu berria dakar Mikel Urdangarinek Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz batera. Biek betetzen dute urteurrena, batak 25 urte eta besteak 100, eta biak elkartu dira zornotzarraren errepertorioa handikiro eskaintzeko helburuagaz. Gurean, zapatuan, hilaren 25ean, Muxikebarrin jarri dute hitzorduan, 19:30etik aurrera. HIRUKAk sarrera bikoitzak zozkatuko ditu hemen.

10:00
20:00

Erakusketa: "Mendian gora. Euskal Mendizaletasunaren Historiaren erakusketa.

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Erakusketa: "Mendian gora. Euskal Mendizaletasunaren Historiaren erakusketa. Kultur Leioa

Uribe Kostako inauteriak

Uribe Kostako udalerrietan, Barrika Berango Erandio Getxo Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Bestelakoak

Barikutik aurrera, negua bukatzear dagoela ospatzeko eta kalera mozorrotuta ateratzeko hainbat festa eta jarduera egingo dituzte eskualdean. Hemen duzue Uribe Kostako udalerrietan egingo dituzten adin eta gustu guztientzako moduko ekintzen egitarau-bilduma. Prest duzu mozorroa?

Uribe Kostako inauteriak Uribe Kostako udalerrietan

Barikutik aurrera, negua bukatzear dagoela ospatzeko eta kalera mozorrotuta ateratzeko hainbat festa eta jarduera egingo dituzte eskualdean. Hemen duzue Uribe Kostako udalerrietan egingo dituzten adin eta gustu guztientzako moduko ekintzen egitarau-bilduma. Prest duzu mozorroa?

10:00
22:00

Silver Film Festival

Romo Kultur Etxea, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

Adineko pertsonak erdigunean izango dituen Euskadiko lehenengo jaialdia hartuko du Getxok otsailean, Silver Film Festival (S/FF) izenekoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenak zinemari eta pertsona nagusiei lotutako bestelako hainbat ekimen hartuko ditu, "baina betiere publiko guztiarentzat pentsatuta". Getxora heldu aurretik, jaialdiak lehenengo geldialdia egingo du Bilbon, otsailaren 15etik 17ra.

Silver Film Festival Romo Kultur Etxea

17:00
20:00

Haszten elkarteak gurpildun aulkientzako zirkuitu bat antolatu du otsailaren 23tik 25era

Artea merkatalgunea, Getxo Leioa | Bestelakoak

Haszten elkarteak gurpildun aulkientzako zirkuitu bat antolatu du Artea merkataritza-guneagaz batera aniztasun funtzionalaren inguruan kontzientziatzeko asmoz. Egitasmoa otsailaren 23etik 25era izango da, Artea merkataritza-guneko Zara dendaren ondoan, eta publiko guztientzako hainbat jarduera ere egongo dira.

Haszten elkarteak gurpildun aulkientzako zirkuitu bat antolatu du otsailaren 23tik 25era Artea merkatalgunea

Haszten elkarteak gurpildun aulkientzako zirkuitu bat antolatu du Artea merkataritza-guneagaz batera aniztasun funtzionalaren inguruan kontzientziatzeko asmoz. Egitasmoa otsailaren 23etik 25era izango da, Artea merkataritza-guneko Zara dendaren ondoan, eta publiko guztientzako hainbat jarduera ere egongo dira.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»