Larunbata, martxoak 18



Euskadiko Apnea Indoor Txapelketa egingo dute zapatuan Algortako Fadura kiroldegian

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Euskal Herriko Urpeko Jardueretako Federazioak antolatuta, Euskadiko Apnea Indoor Txapelketa egingo dute bihar, zapatuan, Algortako Fadura kiroldegiko igerilekuetan. Bertan, 09:30etik aurrera, 16 kirolari egongo dira norgehiagokan, tartean, Gari Iruretagoiena gipuzkoarra, azkenekoz Espainiako txapeldun dena.

Euskadiko Apnea Indoor Txapelketa egingo dute zapatuan Algortako Fadura kiroldegian Fadura kiroldegia

Euskal Herriko Urpeko Jardueretako Federazioak antolatuta, Euskadiko Apnea Indoor Txapelketa egingo dute bihar, zapatuan, Algortako Fadura kiroldegiko igerilekuetan. Bertan, 09:30etik aurrera, 16 kirolari egongo dira norgehiagokan, tartean, Gari Iruretagoiena gipuzkoarra, azkenekoz Espainiako txapeldun dena.


10:00

Plentziako Putxera Eguna

Eleiz enparantza, Plentzia | Gastronomia-ekitaldiak

Goizetik hasita, gisatu-usainak beteko ditu Plentziako Eliz plazako inguruak; izan ere, zapatu honetan, hilaren 18an, Putxera Eguna egingo dute. Lehiaketako izen-ematea 10:00etatik 11:30era bitartean egin beharko da, eta parte-hartzaileek merkatuan aurkeztu beharko dituzte euren putxerak, 14:00ak baino lehen. 

Plentziako Putxera Eguna Eleiz enparantza

Goizetik hasita, gisatu-usainak beteko ditu Plentziako Eliz plazako inguruak; izan ere, zapatu honetan, hilaren 18an, Putxera Eguna egingo dute. Lehiaketako izen-ematea 10:00etatik 11:30era bitartean egin beharko da, eta parte-hartzaileek merkatuan aurkeztu beharko dituzte euren putxerak, 14:00ak baino lehen. 


10:00

Zurrumurrurik Ez topaketa eta Estrategiaren hamargarren urteurrena

Romo Kultur Etxea, Getxo | Bestelakoak

Datorren zapatuan, hilaren 18an, 10:00etatik 14:00etara, urteko Zurrumurrurik Ez Topaketa egingo dute Romo Kultur Etxean. Oraingoan, Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiaren hamargarren urteurrena ere ospatuko dute. Herritarrek parte hartzeko proiektua da, kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako gizarte bategaz duten konpromisoan oinarritua, etorkizun inklusiboago bat eraikitzen lan egiteko, desberdintasunerako, diskriminaziorik ezarako eta tratu-berdintasunerako eskubidearen alde.

Zurrumurrurik Ez topaketa eta Estrategiaren hamargarren urteurrena Romo Kultur Etxea

Datorren zapatuan, hilaren 18an, 10:00etatik 14:00etara, urteko Zurrumurrurik Ez Topaketa egingo dute Romo Kultur Etxean. Oraingoan, Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiaren hamargarren urteurrena ere ospatuko dute. Herritarrek parte hartzeko proiektua da, kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako gizarte bategaz duten konpromisoan oinarritua, etorkizun inklusiboago bat eraikitzen lan egiteko, desberdintasunerako, diskriminaziorik ezarako eta tratu-berdintasunerako eskubidearen alde.


10:15

Irteera: Nordic Walking

Ibarreta plaza, Gorliz | Irteerak eta txangoak

Martxoaren 18an Nordic Walking irteera antolatu dute Ibarreta plazan hasita, goizeko 10:15ean. Izen-ematea turismo bulegoan.​

Irteera: Nordic Walking Ibarreta plaza

Martxoaren 18an Nordic Walking irteera antolatu dute Ibarreta plazan hasita, goizeko 10:15ean. Izen-ematea turismo bulegoan.​


11:00

Berbaldia: Uribe Kostako panpa-lezka eta beste espezie inbaditzaileei nola egin aurre

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Uribe Kostako Mankomunitateak eta hori osatzen duten udal guztiek ahaleginak bateratu gura dituzte, besteak beste, lurraldean ohikoena den panpa-lezka landare inbaditzailea desagerrarazteko. Horretarako, gai horri buruzko informazio eta prestakuntza-hitzaldia antolatu dute martxoaren 18rako, Kurtzio Kultur Etxean, 11:00etan.

Berbaldia: Uribe Kostako panpa-lezka eta beste espezie inbaditzaileei nola egin aurre Kurtzio kultur etxea

Uribe Kostako Mankomunitateak eta hori osatzen duten udal guztiek ahaleginak bateratu gura dituzte, besteak beste, lurraldean ohikoena den panpa-lezka landare inbaditzailea desagerrarazteko. Horretarako, gai horri buruzko informazio eta prestakuntza-hitzaldia antolatu dute martxoaren 18rako, Kurtzio Kultur Etxean, 11:00etan.


13:00

Jabier Gallaga 25 urte espetxean!

Telletxe | ALGORTA, Getxo

Jabier Gallaga Ruiz, 25 urte espetxean! Kondena bikoitzik EZ! lelopean mobilizazioa egingo da Algortan, martxoaren 18an, 13:00etan, Telletxe plazatik hasita.→ https://labur.eus/KnIwtSARE Algorta #etxera

Jabier Gallaga 25 urte espetxean! Telletxe | ALGORTA

Jabier Gallaga Ruiz, 25 urte espetxean! 
Kondena bikoitzik EZ! lelopean mobilizazioa egingo da Algortan, martxoaren 18an, 13:00etan, Telletxe plazatik hasita.
https://labur.eus/KnIwt
SARE Algorta #etxera


17:00

Kontzertuak: Mrs. Klams, Arratians eta Akatz

Txiberri taberna, Urduliz | Musika

Sarrerak salgai jada 10 eurotan Plentziako Uriolan, Urdulizko Txiberrin eta Sopelako Laiaken. (Egunean bertan 12€)                          

Kontzertuak: Mrs. Klams, Arratians eta Akatz Txiberri taberna

Sarrerak salgai jada 10 eurotan Plentziako Uriolan, Urdulizko Txiberrin eta Sopelako Laiaken. (Egunean bertan 12€)                          


19:00

Kontzertua: Berango - Altzükü

Berango Antzokia, Berango | Musika

Kontzertua: Berango - Altzükü Berango Antzokia

20:00

Kontzertua: Habanerak. Mendibitarte Otxarkoaga abesbatza eta Ronda Aguilar

Merkatu Zaharra, Erandio | Musika

Otxarkoaga Abesbatza 1963an sortu zen, izena ematen dion Bilboko auzoan, Gorka Aulestiaren eskutik, eta 26 ahots misto ditu. Handik gutxira, Eladio Montiel izan zen zuzendari. Ia berrogeita hamar urtez aritu zen lanean, eta koruaren “alma mater” izan zen. Urte horietan zehar, Bizkaiko Koruen Federazioak antolatutako hainbat kontzertutan parte hartu du, federazio horren bazkide sortzaileetako bat ere izanik, baita beste hainbat lehiaketa eta jaialditan ere, gure lurraldean zein lurraldetik kanpo. Gaur egun Miren de Diego du zuzendari. 1985ean sortu zen, Marzas-etako kantuak kontserbatzeko asmoz, Kantabriako eta Palentziako mendietako tradizio bat, Aguilar Campooko Turismo Ekimenen Zentroak 1979an berreskuratua. Gaur egun, hamasei ahots baxu ditu, eta Marzas-etako tradizioari eusten dio; izan ere, urteko gainerako kontzertuakaz eta beste herri-ospakizun batzukaz uztartzen du, hala nola ezkontza bezperetako andregaientzako zorion kantuagaz.

Kontzertua: Habanerak. Mendibitarte Otxarkoaga abesbatza eta Ronda Aguilar Merkatu Zaharra

Otxarkoaga Abesbatza 1963an sortu zen, izena ematen dion Bilboko auzoan, Gorka Aulestiaren eskutik, eta 26 ahots misto ditu. Handik gutxira, Eladio Montiel izan zen zuzendari. Ia berrogeita hamar urtez aritu zen lanean, eta koruaren “alma mater” izan zen. Urte horietan zehar, Bizkaiko Koruen Federazioak antolatutako hainbat kontzertutan parte hartu du, federazio horren bazkide sortzaileetako bat ere izanik, baita beste hainbat lehiaketa eta jaialditan ere, gure lurraldean zein lurraldetik kanpo. Gaur egun Miren de Diego du zuzendari.

1985ean sortu zen, Marzas-etako kantuak kontserbatzeko asmoz, Kantabriako eta Palentziako mendietako tradizio bat, Aguilar Campooko Turismo Ekimenen Zentroak 1979an berreskuratua. Gaur egun, hamasei ahots baxu ditu, eta Marzas-etako tradizioari eusten dio; izan ere, urteko gainerako kontzertuakaz eta beste herri-ospakizun batzukaz uztartzen du, hala nola ezkontza bezperetako andregaientzako zorion kantuagaz.



Erakusketa ibiltaria: "Nik ere gehitzen dut"

Erakusketa ibiltaria, Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Erakusketak

Erakusketa ibiltaria: "Nik ere gehitzen dut" Erakusketa ibiltaria


19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



09:00
09:00

Erakusteka: "Nik ere gehitzen dut"

Ibarreta plaza, Gorliz

"Nik ere gehitzen dut" erakusketa ibiltaria Ibarreta plazan. Martxoaren 16tik 19ra ikusgai.

Erakusteka: "Nik ere gehitzen dut" Ibarreta plaza

"Nik ere gehitzen dut" erakusketa ibiltaria Ibarreta plazan. Martxoaren 16tik 19ra ikusgai.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»