Igandea, apirilak 2



10:00

Kanpomartxo 2023

Lutxanan, Erandio | Bestelakoak

Berbots Erandion Euskaraz elkartea Kanpomartxo jaiaren edizio berri bat egingo du Erandioko Udalaren laguntzagaz, udalerrian euskal kultura eta euskara sustatzeko helburuagaz. Apirilaren 2an ospatuko dute Lutxanan eta egun osoan zehar hainbat kultur eta aisialdi ekintza daude aurreikusita.

Kanpomartxo 2023 Lutxanan

Berbots Erandion Euskaraz elkartea Kanpomartxo jaiaren edizio berri bat egingo du Erandioko Udalaren laguntzagaz, udalerrian euskal kultura eta euskara sustatzeko helburuagaz.

Apirilaren 2an ospatuko dute Lutxanan eta egun osoan zehar hainbat kultur eta aisialdi ekintza daude aurreikusita.


10:00

Osasuna hauspotzeko ibilaldia egingo dute domekan Getxon

Telletxe plaza, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Osasunaren eta ariketa fisikoaren Nazioarteko Eguna izango da apirilaren 7a, eta, horri begira, ibilaldi osasuntsua egingo du domeka honetan, apirilaren 2an, Getxoko Itxartu taldeak. Ekimena 10:00etan abiatuko dute, Algortako Telletxe plazatik, eta, gogoratu dutenez, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Ibilbideak zortzi kilometro izango ditu.

Osasuna hauspotzeko ibilaldia egingo dute domekan Getxon Telletxe plaza

Osasunaren eta ariketa fisikoaren Nazioarteko Eguna izango da apirilaren 7a, eta, horri begira, ibilaldi osasuntsua egingo du domeka honetan, apirilaren 2an, Getxoko Itxartu taldeak. Ekimena 10:00etan abiatuko dute, Algortako Telletxe plazatik, eta, gogoratu dutenez, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Ibilbideak zortzi kilometro izango ditu.


11:30

Autismoa ikusarazteko familia-martxa egingo dute apirilaren 2an Berangon

Moreaga parkea, Berango | Kirol-ekitaldiak

Apnabik, Autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen familien elkarteak, eta Berangoko Udalak antolatuta, familia-martxa bat egingo dute apirilaren 2an Berangon, Autismoaren Munduko Egunaren harira. Ibilbidea Berango udalerrian izango da, eta hiru kilometroko luzera izango du. Hitzordua 11:30ean jarri dute, Moreaga parkean.

Autismoa ikusarazteko familia-martxa egingo dute apirilaren 2an Berangon Moreaga parkea

Apnabik, Autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen familien elkarteak, eta Berangoko Udalak antolatuta, familia-martxa bat egingo dute apirilaren 2an Berangon, Autismoaren Munduko Egunaren harira. Ibilbidea Berango udalerrian izango da, eta hiru kilometroko luzera izango du. Hitzordua 11:30ean jarri dute, Moreaga parkean.


12:00

Zinematxiki: "Turuleka oiloa"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

Zinematxiki: "Turuleka oiloa" Muxikebarri Antzokia

13:00

Bertso-saioa: Oihana Bartra eta Kerman Diaz

Kanpomartxo jaialdia, Erandio | Bertsolaritza

Antolatzaileak: Algortako Bertsolari Eskola Berbots Euskara Taldea Kultur bitartekaria: Lanku

Bertso-saioa: Oihana Bartra eta Kerman Diaz Kanpomartxo jaialdia



19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



10:00
23:59

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna

Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”. Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da. Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da. Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu. Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna Ingurumen Aretoa

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”.

Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da.

Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da.

Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»