Larunbata, apirilak 15



09:30

Bizkaiko 12 talde arituko dira zapatuan haurrentzako Bizkerre Cup txapelketan

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Zapatuan, hilaren 15ean, antolatuko du aurrenekoz Bizkerre Futbol Taldeak Bizkerre Cup txapelketa, Fadurako Bolue 2 zelaian. Horretan, haurren kategoriako Bizkaiko 12 emakume-talde arituko dira, futbol 7 modalitatean. Arduradunek azaldu dutenez, txapelketaren helburua da kluben arteko loturak estutzea eta jokalarien arteko adiskidetasuna sustatzea.

Bizkaiko 12 talde arituko dira zapatuan haurrentzako Bizkerre Cup txapelketan Fadura kiroldegia

Zapatuan, hilaren 15ean, antolatuko du aurrenekoz Bizkerre Futbol Taldeak Bizkerre Cup txapelketa, Fadurako Bolue 2 zelaian. Horretan, haurren kategoriako Bizkaiko 12 emakume-talde arituko dira, futbol 7 modalitatean. Arduradunek azaldu dutenez, txapelketaren helburua da kluben arteko loturak estutzea eta jokalarien arteko adiskidetasuna sustatzea.


10:15

Martxa Nordikoa

Ibarreta plaza, Gorliz | Kirol-ekitaldiak

Martxa nordikoa egiteko gogoa duzu talde batekin batera? Ez galdu apirilaren 15ean, larunbata, programatuta dugun irteera. Apirilaren 1ean 10:00etatik aurrera eman dezakezu izena Gorlizko turismo bulegoan.

Martxa Nordikoa Ibarreta plaza

Martxa nordikoa egiteko gogoa duzu talde batekin batera?

Ez galdu apirilaren 15ean, larunbata, programatuta dugun irteera.

Apirilaren 1ean 10:00etatik aurrera eman dezakezu izena Gorlizko turismo bulegoan.


12:00

Itsasaldia: Plentziako Itsas Festibala

Ontziola plaza, Plentzia | Bestelakoak

Esteka honetan deskargatu daiteke apirilaren 15ean eta 16an Plentzian egingo dituzten jarduera guztien egitaraua.  

Itsasaldia: Plentziako Itsas Festibala Ontziola plaza

Esteka honetan deskargatu daiteke apirilaren 15ean eta 16an Plentzian egingo dituzten jarduera guztien egitaraua.  


18:00

Zinema: "Oink oink"

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Zinema eta bideo-emanaldiak

7 urtez azpikoentzako ez gomendatua. 3,6 €

Zinema: "Oink oink" Urdulizko kultur etxea

7 urtez azpikoentzako ez gomendatua.

3,6 €



19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



10:00
23:59

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna

Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”. Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da. Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da. Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu. Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna Ingurumen Aretoa

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”.

Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da.

Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da.

Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.



11:59
11:59

Erakusketa zientifiko-kulturala: 'Irulegi eta Algerren eskuen esanahia'

Plaza Beltza kulturgunea, Sopela | Erakusketak

Plentziako liburutegian. Hile osoan zehar.

Erakusketa zientifiko-kulturala: 'Irulegi eta Algerren eskuen esanahia' Plentziako Liburutegia, Goienkale Kalea

Plentziako liburutegian. Hile osoan zehar.



11:30
11:30

Bisita gidatua: 'Plentziako historian zehar nabigatu'

Plentziako turismo bulegoan, Plentzia | Bestelakoak

Apirilaren 9an eta 16an, 11:30ean. Helduek 2 euro ordaindu beharko dituzte, haurrak eta erretiratuak doan. 

Bisita gidatua: 'Plentziako historian zehar nabigatu' Plentziako turismo bulegoan

Apirilaren 9an eta 16an, 11:30ean. Helduek 2 euro ordaindu beharko dituzte, haurrak eta erretiratuak doan. 



10:00
17:30

Kabia Gune Okupatuaren okupazioaren urteurrena

Kabia Gune Okupatua, Getxo | Jaiak

Kabia Gune Okupatuaren okupazioaren urteurrena Kabia Gune Okupatua

Agenda herriak

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    
Uztaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»