Igandea, irailak 10

11:00

Irailaren 10ean hitza dantzan jarriko dute Algortan

Algortan zehar, Getxo | Bertsolaritza

Algortako bazterrak bertsoz, doinuz eta dantzaz beteko dira irailaren 10ean, domekan. Izan ere, Algortako Bertsolari Eskolak, ALBEk, Hitzaren Dantza ekimenaren 9. edizioa egingo du egun horretan, bertsolarien, kantarien, musikarien eta dantzarien laguntzaz, egun osoko egitaraua osatuta. Besteak beste, bazkaria egingo dute, eta aldez aurretik izena eman beharko da, irailaren 7a baino lehen, egun hori barne.

Irailaren 10ean hitza dantzan jarriko dute Algortan Algortan zehar

Algortako bazterrak bertsoz, doinuz eta dantzaz beteko dira irailaren 10ean, domekan. Izan ere, Algortako Bertsolari Eskolak, ALBEk, Hitzaren Dantza ekimenaren 9. edizioa egingo du egun horretan, bertsolarien, kantarien, musikarien eta dantzarien laguntzaz, egun osoko egitaraua osatuta. Besteak beste, bazkaria egingo dute, eta aldez aurretik izena eman beharko da, irailaren 7a baino lehen, egun hori barne.

18:00

Poesia eta musika: "Hitz esana" (Mejillon Tigre)

Erandioko malekoia, Erandio | Musika

Eureka Domeka! Hitza da, eta esana da. Tituluak argi esaten duen bezala, alegia. Eta, orain arte nagusiki ingelesez landutako Spoken word izeneko zuzeneko literatur moldean bezala, zuzenean entzuteko moduko eta zuzeneko kolpe baten gisan heltzen die poesia baita saio honetan Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak plazaratzen dutena. Oraingoan euskaraz, noski, eta, besteak beste, etxebizitzari, sexu-indarkeriari, gorpuztasunari, zein idoloei buruzkoak. Ahotsaz gainera, musika tanta batzuk ere txertatzen dituzte artistek, eta, barre zein negar egiteko bezainbesteko tartea eskaintzen du emanaldiak. Hitza, alegia, eta esana, HITZ ESANA.

Poesia eta musika: "Hitz esana" (Mejillon Tigre) Erandioko malekoia

Eureka Domeka!

Hitza da, eta esana da. Tituluak argi esaten duen bezala, alegia. Eta, orain arte nagusiki ingelesez landutako Spoken word izeneko zuzeneko literatur moldean bezala, zuzenean entzuteko moduko eta zuzeneko kolpe baten gisan heltzen die poesia baita saio honetan Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak plazaratzen dutena. Oraingoan euskaraz, noski, eta, besteak beste, etxebizitzari, sexu-indarkeriari, gorpuztasunari, zein idoloei buruzkoak. Ahotsaz gainera, musika tanta batzuk ere txertatzen dituzte artistek, eta, barre zein negar egiteko bezainbesteko tartea eskaintzen du emanaldiak. Hitza, alegia, eta esana, HITZ ESANA.

19:00
09:00

Urdulizko andramariak

Urduliz | Jaiak

Udako jaien azken txanpa ospatuko dute Urdulizen irailaren 7tik 17ra bitartean. Egun horietan Andra Mari jaiak ospatuko dituzte, lehen aste-akabuan Landa inguruan eta Elortzan hurrengoan. Bertan, adin guztietako urduliztarrentzako jarduerak egingo dituzte, hala nola kuadrillen lehiaketak, kontzertuak, umeentzako ekintzak... Gainera, urtero legez, hilaren 23an eta 30ean Herri Ibilaldia eta plater tiro lehiaketa egingo dituzte, hurrenez hurren.

17:00

Ondizko jaiak

Leioa | Jaiak

Barikutik aurrera Ondiz auzoak hartuko du Leioako jaien lekukoa, eta egitarau zabala eta askotarikoa antolatuko dute horretarako. Hasteko, lehen egunean, hilaren 8an, erromeriagaz eta mozorro-lehiaketagaz hasiko dute festa; irailaren 9an, zapatuan, berriz, LV. Bizkaiko Bakailao Lehiaketa eta kontzertu bi izango dira, besteak beste.

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

18:00
19:30

DalecandELA Fest jaialdia

Algortako Portu Zaharra, Getxo | Musika

Sarrera, doan.

DalecandELA Fest jaialdia Algortako Portu Zaharra

Sarrera, doan.

18:30

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa

Abian kultur elkartea, Getxo

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte. Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa Abian kultur elkartea

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte.

Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

18:30
18:00

Sopelako Euskal Jaia ospatuko dute irailaren 8tik 10era

Sopelako udaletxea, Sopela | Jaiak

Aurten ere Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko gainontzeko kaleak euskal kulturaren erdigune bilakatuko dira irailaren 8tik 10era ospatuko den Euskal Jaiaren eskutik. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen, eta, geroztik, garrantzi eta herri-errotze handia lortu du, izan ere, euskal jaietako tradizio gehienak biltzen ditu. Programazio oparoa antolatu dute hurrengo aste akaburako: herri kirolak, nekazaritza azoka, ikuskizunak, kalejirak, euskal dantzak, etab.

Sopelako Euskal Jaia ospatuko dute irailaren 8tik 10era Sopelako udaletxea

Aurten ere Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko gainontzeko kaleak euskal kulturaren erdigune bilakatuko dira irailaren 8tik 10era ospatuko den Euskal Jaiaren eskutik. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen, eta, geroztik, garrantzi eta herri-errotze handia lortu du, izan ere, euskal jaietako tradizio gehienak biltzen ditu. Programazio oparoa antolatu dute hurrengo aste akaburako: herri kirolak, nekazaritza azoka, ikuskizunak, kalejirak, euskal dantzak, etab.

19:00
19:00

Enekuriko jaiak

Erandio | Jaiak

Irailaren 8tik 10era bitartean Enekuri auzoko jaiak ospatuko dituzte Erandion. Egun horietan ume zein helduentzako hainbat jarduera antolatuko dituzte; ez dira faltako ohiko ikuskizunak eta lehiaketak, hala nola gastronomia edo karta-joko txapelketak. Hemen duzue egun horietarako prestatu duten egitaraua. 

09:30
22:00

Udondoko jaiak

Leioa | Jaiak

Aste-akabu honetan hitzordu bikoitza izango dute leioaztarrek: batetik, Ondizko andramari jaiak hasiko dituzte barikuan, eta, bestetik, Udondon ere festen ospakizunak abiatuko dituzte domekan, hilaren 10ean. Festak domekan hasiko badituzte ere, ospakizunek hurrengo astean jarraituko dute, hilaren 15 eta 16an, hain zuzen ere.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»