Larunbata, irailak 30

10:30

Osasun Jaia

Irailaren 23a plaza, Erandio | Umeentzako jarduerak

Festa honek 30 urte beteko ditu aurten, eta, beste behin, herriko hainbat elkarte eta talde arduratuko dira ume eta familientzako jolas- eta hezkuntza-jarduerak proposatzeaz. "Jaialdi honen bitartez umeen zaintza gizartearen eta familia ingurunearen ikuspegitik duen garrantzia zabaldu gura dugu", azaldu du Aitziber Oliban Erandioko alkateak.

Osasun Jaia Irailaren 23a plaza

12:00

Roll it Girl Fest Sopelaren 4. edizioa egingo dute zapatu honetan

Sopela | Kirol-ekitaldiak

Irristatze kirolak eta emakumeak elkartuko ditu Sopelako Udalak Roll It Girl Fest Sopelaren 4. edizioan. Ekitaldia zapatu honetan izango da, irailaren 30ean, eta hasiera emango dio urriko hilabeteari. Izan ere, hurrengo hil osoan zehar ere surfa, skatea eta irristatze kirolak izango dira protagonista nagusiak, bai Sportjameko materialen testeoan (urriak 6, 7 eta 8), bai Surf Bussines Meeting-ean (urriak 25, 26 eta 27).

13:30

Azkenean irailaren 30ean ospatuko da Plentziako Goazen Sup Race herri-zeharkaldi solidarioa

Plentziako Jai Alai pantalana, Plentzia | Kirol-ekitaldiak

Zortzigarren urtez jarraian, paddle sup egokituaren kirol ekitaldi solidario Goazen Sup Race itzuliko da Butroe itsasadarreko eta Plentziako badiako uretara azkenean irailaren 30ean, hurrengo asteko zapatuan. Hasieran, irailaren 24ean egingo zuten baina aurreikuspen meteorologiko negatiboak direla eta, data atzeratzea erabaki dute. Goazen Up osasun eta ongizaterako elkarteak antolatu du zeharkaldia Bizkaiko Surf Federazioagaz elkarlanean. Halaber, ONCE Federazio Egokitua eta mugikortasun urriko kirolarien beste elkarte batzuk ere bertan egongo dira, zortzigarren sup lasterketa egokituan parte hartzeko prest. Zeharkaldian izena emateko prezioa 25 eurokoa da, eta bildutako diru guztia Paddle Sup Egokituaren proiektua garatzeko bideratuko da. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 29ra arte, arrastiko 15:00ak arte, hemen: goazensuprace@gmail.com

Azkenean irailaren 30ean ospatuko da Plentziako Goazen Sup Race herri-zeharkaldi solidarioa Plentziako Jai Alai pantalana

Zortzigarren urtez jarraian, paddle sup egokituaren kirol ekitaldi solidario Goazen Sup Race itzuliko da Butroe itsasadarreko eta Plentziako badiako uretara azkenean irailaren 30ean, hurrengo asteko zapatuan. Hasieran, irailaren 24ean egingo zuten baina aurreikuspen meteorologiko negatiboak direla eta, data atzeratzea erabaki dute. Goazen Up osasun eta ongizaterako elkarteak antolatu du zeharkaldia Bizkaiko Surf Federazioagaz elkarlanean. Halaber, ONCE Federazio Egokitua eta mugikortasun urriko kirolarien beste elkarte batzuk ere bertan egongo dira, zortzigarren sup lasterketa egokituan parte hartzeko prest. Zeharkaldian izena emateko prezioa 25 eurokoa da, eta bildutako diru guztia Paddle Sup Egokituaren proiektua garatzeko bideratuko da. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 29ra arte, arrastiko 15:00ak arte, hemen: goazensuprace@gmail.com

19:00
09:00

Urdulizko andramariak

Urduliz | Jaiak

Udako jaien azken txanpa ospatuko dute Urdulizen irailaren 7tik 17ra bitartean. Egun horietan Andra Mari jaiak ospatuko dituzte, lehen aste-akabuan Landa inguruan eta Elortzan hurrengoan. Bertan, adin guztietako urduliztarrentzako jarduerak egingo dituzte, hala nola kuadrillen lehiaketak, kontzertuak, umeentzako ekintzak... Gainera, urtero legez, hilaren 23an eta 30ean Herri Ibilaldia eta plater tiro lehiaketa egingo dituzte, hurrenez hurren.

17:00
17:00

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

18:30

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa

Abian kultur elkartea, Getxo

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte. Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa Abian kultur elkartea

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte.

Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

10:00
20:00

Erakusketa: "Heltzen zaizkidan irudiak. Haitzuloetatik ezerezera"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik  heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan". » Non: Erakusketa gelan» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara» Sarrera: Doan  

Erakusketa: "Heltzen zaizkidan irudiak. Haitzuloetatik ezerezera" Kultur Leioa

Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik  heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan".

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan

11:00
20:00

Komiki Azokaren 21. edizioa hartuko du Getxok irailaren 29tik urriaren 1era

Romo Kultur Etxea, Getxo | Azokak

Binetaren munduarekiko hitzordua Getxora itzuliko da irailaren 29tik urriaren 1era, Komiki Azokaren eskutik. Ohi bezala, bertan, sektoreko artistei omenaldia egingo zaie eta, aurten, Ana Miralles artista beteranoa eta Mikel Begoña euskal gidoilaria izango dira protagonistak. Erakusketan beste artista entzutetsu batzuk ere izango dira, besteak beste, Natacha Bustos, aurtengo kartelaren sortzailea. Oraingo honetan, azoka Areetako Xake plazan izango da, eta bertan egongo dira 40 salmenta-postu egongo dira; jarduerak, aldiz, Romo Kultur Etxean egingo dituzte, azken edizioetan bezala.

Komiki Azokaren 21. edizioa hartuko du Getxok irailaren 29tik urriaren 1era Romo Kultur Etxea

Binetaren munduarekiko hitzordua Getxora itzuliko da irailaren 29tik urriaren 1era, Komiki Azokaren eskutik. Ohi bezala, bertan, sektoreko artistei omenaldia egingo zaie eta, aurten, Ana Miralles artista beteranoa eta Mikel Begoña euskal gidoilaria izango dira protagonistak. Erakusketan beste artista entzutetsu batzuk ere izango dira, besteak beste, Natacha Bustos, aurtengo kartelaren sortzailea. Oraingo honetan, azoka Areetako Xake plazan izango da, eta bertan egongo dira 40 salmenta-postu egongo dira; jarduerak, aldiz, Romo Kultur Etxean egingo dituzte, azken edizioetan bezala.

18:00
21:30

Txopoetako jaiak 2023

Leioa | Jaiak

Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte Mikel Deunaren festak Txopoeta auzoan. Hurrenez hurren, Garilak 26 eta Basajaun taldeek girotuko dituzte barikuko eta zapatuko gauak, eta Txop chef edo tortilla lehiaketa gastronomikoak ere egingo dituzte egun horietan. Ez dira faltako ezta ere ohiko umeentzako jolasak edo herri kirolen erakustaldia.

21:00

Antzerkia: "eMcumeak"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Antzerkia

Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren hirugarren edizioan hautatutako proiektuak “eMcumeak” euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea du helburu, baita kultur sektoreko androzentrismoa agerian jartzea ere. Iraganeko zein orainaldiko euskal emakume sortzaileen izenak eta izanak mahai gainean jarriko ditu antzezlanak, umore eta hitz-joko bitartez, gastronomiari lotutako jolasekin. Publikoa Muxikebarrin sartu orduko, janari lasterreko jatetxe famatu baten atmosferan murgilduko da, on egin!

Antzerkia: "eMcumeak" Muxikebarri Antzokia

Munduko Landareen VII. Azoka

Leioako campuseko Arboretuma, EHU Erandio Leioa | Azokak

Leioako Campuseko Arboretumak Munduko Landareen Azokaren edizio berri bat hartuko du aste-akabu honetan, irailaren 30ean eta urriaren 1ean. 40 erakusketari baino gehiagok eskainiko dutenaz gozatu ahal izateko doako autobus-zerbitzua egongo da Erandioko eta Leioako metro-geltokietatik.

Munduko Landareen VII. Azoka Leioako campuseko Arboretuma

Leioako Campuseko Arboretumak Munduko Landareen Azokaren edizio berri bat hartuko du aste-akabu honetan, irailaren 30ean eta urriaren 1ean. 40 erakusketari baino gehiagok eskainiko dutenaz gozatu ahal izateko doako autobus-zerbitzua egongo da Erandioko eta Leioako metro-geltokietatik.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»