Ostirala, urriak 6

19:30

Antzerkia: "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Antzerkia

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: ”Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesía bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

Antzerkia: "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan" Muxikebarri Antzokia

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: ”Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesía bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

20:30

Antzerkia: "Lavinia"

Kultur Leioa, Leioa | Antzerkia

Eneidaren bertsio libre bat dugu Lavinia ipuin mitologikoa, non emakume bat baita kontakizunaren ardatza. Ikuspegi-aldaketa hori dela medio, zenbait gauza ikusiko ditugu: nola iristen diren troiarrak beren bake-lurretara, gerra baten hasiera eta amaiera, eta horrek guztiak emakume ausart, xume eta borondate gartsuko honi zer eragin zion. Gaurkotasun handiko istorioa dugu; izan ere, zoritxarrez, gerrak errepikatu egiten dira, eta, zorionez, hor jarraitzen du beti maitasunak. Maisutasunez eta modu berritzaile zein ikusgarrian uztartzen ditu lan honek denboraren eta espazioaren kontzeptuak. Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberrian dago oinarrituta. Eneidaren bertsio libre bat da, non orain arte isilpean egonarazi duten emakume bati ahotsa ematen baitzaio. Egokitzapena eta dramaturgia: Juana Lor Ursula K. Le Guin oinarri duela). Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor. Zuzendaritza musikala: Bettina Aragón Hillemann. Antzezleak: Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Yolanda Bustillo, Iñaki Urrutia, Amets Ibarra, Aitor Gisasola.

Antzerkia: "Lavinia" Kultur Leioa

Eneidaren bertsio libre bat dugu Lavinia ipuin mitologikoa, non emakume bat baita kontakizunaren ardatza. Ikuspegi-aldaketa hori dela medio, zenbait gauza ikusiko ditugu: nola iristen diren troiarrak beren bake-lurretara, gerra baten hasiera eta amaiera, eta horrek guztiak emakume ausart, xume eta borondate gartsuko honi zer eragin zion. Gaurkotasun handiko istorioa dugu; izan ere, zoritxarrez, gerrak errepikatu egiten dira, eta, zorionez, hor jarraitzen du beti maitasunak. Maisutasunez eta modu berritzaile zein ikusgarrian uztartzen ditu lan honek denboraren eta espazioaren kontzeptuak.

Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberrian dago oinarrituta. Eneidaren bertsio libre bat da, non orain arte isilpean egonarazi duten emakume bati ahotsa ematen baitzaio.

  • Egokitzapena eta dramaturgia: Juana Lor Ursula K. Le Guin oinarri duela).
  • Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor.
  • Zuzendaritza musikala: Bettina Aragón Hillemann.
  • Antzezleak: Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Yolanda Bustillo, Iñaki Urrutia, Amets Ibarra, Aitor Gisasola.

17:00
17:00

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

18:30

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa

Abian kultur elkartea, Getxo

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte. Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa Abian kultur elkartea

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte.

Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

10:00
20:00

Erakusketa: "Heltzen zaizkidan irudiak. Haitzuloetatik ezerezera"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik  heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan". » Non: Erakusketa gelan» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara» Sarrera: Doan  

Erakusketa: "Heltzen zaizkidan irudiak. Haitzuloetatik ezerezera" Kultur Leioa

Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik  heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan".

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan

08:00
21:00

Landa munduan galdutako lanbideak

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Erandioko Udalak Landa munduan galdutako lanbideak izeneko erakusketa antolatu du, daborduko udalerrian galduta dauden hainbat lanbide ezagutzera emateko helburuagaz.

Landa munduan galdutako lanbideak Josu Murueta kultur etxea

Erandioko Udalak Landa munduan galdutako lanbideak izeneko erakusketa antolatu du, daborduko udalerrian galduta dauden hainbat lanbide ezagutzera emateko helburuagaz.

12:00
21:00

Andrakako San Frantzisko jaiakaz herritarrek ongi etorria emango diote udazkenari

Andraka auzoa, Lemoiz | Jaiak

Uda bukatu arren, oraindino ez dira auzo guztietako jaiak bukatu. Hala, Andraka auzoko herritarrek plan ezin hobea dute hilabeteari hasiera emateko: urriaren 4tik 16ra bitartean San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte. Besteak beste, puzgarriak, umeentzako herri-kirolak, baita ume eta nagusientzako mendi martxa bat ere antolatu dute. Modu horretan, natura, ohiturak eta musika elkartuko dituzte udagoienean ere jaiez gozatzeko.

Andrakako San Frantzisko jaiakaz herritarrek ongi etorria emango diote udazkenari Andraka auzoa

Uda bukatu arren, oraindino ez dira auzo guztietako jaiak bukatu. Hala, Andraka auzoko herritarrek plan ezin hobea dute hilabeteari hasiera emateko: urriaren 4tik 16ra bitartean San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte. Besteak beste, puzgarriak, umeentzako herri-kirolak, baita ume eta nagusientzako mendi martxa bat ere antolatu dute. Modu horretan, natura, ohiturak eta musika elkartuko dituzte udagoienean ere jaiez gozatzeko.

08:00

ARGAZKI ERAKUSKETA; Kurdistan: emakumea, biziotza eta askatasuna.

Algortako merkatua,

Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.

ARGAZKI ERAKUSKETA; Kurdistan: emakumea, biziotza eta askatasuna. Algortako merkatua

Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.

16:00
19:00

Sportjam Surftest Tour azoka Sopelara iritsiko da urriaren 6tik 8ra

Sopela

Angeluko Chambre d 'Amourren eta Donostiako Kursaaleko terrazetan azokak izugarrizko arrakasta izan ondoren, Sportjam Surftest Sopelara iritsiko da urriaren 6tik 8ra bitartean. Sopelako Udalak kontzeptu interaktibo berritzaile bat jarriko du martxan aurten ere, non bisitariak doan eta libreki probatu ahal izango duen erakusgai dagoen edozein produktu, hondartza osoan zehar edo zuzenean uretan. Azoka bariku arrastitik domekara egingo dute eta sarrera doakoa izango da. Ordutegia honako hau izango da: barikuan 16:00etatik 20:00etara, zapatuan 11:00etatik 20:00etara eta domekan 11:00etatik 19:00etara.

41. Getxo Eszena

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Antzerkia

Barikuan, hilaren 6an, hasiko da arte eszenikoak oinarri hartuko dituen Getxo Eszena programaren 41. edizioa. Hala, hilaren 22ra bitartean, askotariko diziplinetako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko du udalerriak; guztira, 10 lan antzeztuko dira Muxikebarri antzokian, gehienak euskal konpainien eskutik. Sarrerak ohiko salmenta-lekuetan erosi ahal izango dira.

41. Getxo Eszena Muxikebarri Antzokia

Barikuan, hilaren 6an, hasiko da arte eszenikoak oinarri hartuko dituen Getxo Eszena programaren 41. edizioa. Hala, hilaren 22ra bitartean, askotariko diziplinetako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko du udalerriak; guztira, 10 lan antzeztuko dira Muxikebarri antzokian, gehienak euskal konpainien eskutik. Sarrerak ohiko salmenta-lekuetan erosi ahal izango dira.

19:30
15:00

Extremadurako XLII. Aste Kulturala

Josu Murueta plaza, Erandio | Bestelakoak

Astrabuduko Hogar Extremeño elkarteak XLII. Aste Kulturala egingo du gaurtik hilaren 15era bitartean. Bea Bernal da elkarteko presidentea eta azaldu duenez, "Lan handia eskatzen du ekintza guztiak antolatzea, baina gero emaitza eta auzoak nola erantzuten duen ikustea oso pozgarria da". 

Extremadurako XLII. Aste Kulturala Josu Murueta plaza

Astrabuduko Hogar Extremeño elkarteak XLII. Aste Kulturala egingo du gaurtik hilaren 15era bitartean. Bea Bernal da elkarteko presidentea eta azaldu duenez, "Lan handia eskatzen du ekintza guztiak antolatzea, baina gero emaitza eta auzoak nola erantzuten duen ikustea oso pozgarria da". 

20:00
10:30

Plentziako Uriaren urteurrena

Plentzia | Bestelakoak

Urriaren 6tik 8ra bitartean, Plentzia ekitaldiz beteko dute hiribilduaren urteurrena ospatzeko; izan ere, aurten 724 urte beteko dira 1299. urtean Diego Lopitz V.a Harokoa Bizkaiko Jaunak hiribilduaren aintzatespena eman zionetik. 

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»