Asteazkena, urriak 25



17:00
17:00

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.



16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.



08:00

ARGAZKI ERAKUSKETA; Kurdistan: emakumea, biziotza eta askatasuna.

Algortako merkatua,

Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.

ARGAZKI ERAKUSKETA; Kurdistan: emakumea, biziotza eta askatasuna. Algortako merkatua

Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.



19:00
19:00

Ostera kultur saio ibiltariak

Gorliz Urduliz

Bere 24.edizioan, herrietako plazak hartuko ditu Ostera kultur saio ibiltariak, zuzen zuzenean eta doan. Hala, diziplina anitzeko egitarau kultural zabala eskainiko du: DJ-ak, dantza, irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika…Denetarik eta denentzako. Azaroaren 18an eta 19an Gorlizen ospatuko dute Olaia Inziarte eta Afrika Bibang artistakaz, eta azaroaren 25ean eta 26an Urdulizen, Xsakara eta Sonakay taldeakaz. Zapatu arrastiko emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Domekakoak berriz, publiko zabalago bati zuzenduta daudenez, eguerdiko 12:00etan hasiko dira.

Ostera kultur saio ibiltariak

Bere 24.edizioan, herrietako plazak hartuko ditu Ostera kultur saio ibiltariak, zuzen zuzenean eta doan. Hala, diziplina anitzeko egitarau kultural zabala eskainiko du: DJ-ak, dantza, irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika…Denetarik eta denentzako.

Azaroaren 18an eta 19an Gorlizen ospatuko dute Olaia Inziarte eta Afrika Bibang artistakaz, eta azaroaren 25ean eta 26an Urdulizen, Xsakara eta Sonakay taldeakaz.

Zapatu arrastiko emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Domekakoak berriz, publiko zabalago bati zuzenduta daudenez, eguerdiko 12:00etan hasiko dira.



16:00
19:00

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan

Leioa enpresen mintegia, Barrika Berango Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan Leioa enpresen mintegia

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.


19:00
19:00

Latsarriaren memoria eta euskal mitologia izango dira Gorlizko Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak

Gorlizko udaletxea, Gorliz

Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.

Latsarriaren memoria eta euskal mitologia izango dira Gorlizko Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak Gorlizko udaletxea

Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.



09:30
13:20

Surf Business Meeting: 8. Surf Industriaren Berrikuntza Foroa

Sopela

Urriaren 26ko hitzaldiak 09:30-10:00 Kafea eta akreditazioak 10:00-10:20 Inaugurazioa 10:20-10:50 Johnny Cabianca(Brasil): “Surf taulen nazioarteko merkatua” 10:50-11:20 Gabriel Pérez (Bartzelona): “El Niño” fenomenoa eta horren ondorioak 11:20-11:50 Coffe break 11.50-12:20 Surf herrien sarea 12: 20-12:50 Alex Rayón (Bilbo): “Adimen artifiziala surfaren industrian” 12:50-13:20 Adimen artifiziala surfaren industrian gaiari buruzkomahai-ingurua 13:20-13:35 Itxiera eta ondorioak. Urriaren 27ko lan-jardunaldi teknikoa Basquetourrek surf-eskolen jarduerei buruzko egungo araudia aplikatzeari buruz egindako txosten juridikoa aurkeztea udaletako arduradun eta teknikariei.

Surf Business Meeting: 8. Surf Industriaren Berrikuntza Foroa

Urriaren 26ko hitzaldiak

09:30-10:00 Kafea eta akreditazioak

10:00-10:20 Inaugurazioa

10:20-10:50 Johnny Cabianca(Brasil): “Surf taulen nazioarteko merkatua”

10:50-11:20 Gabriel Pérez (Bartzelona): “El Niño” fenomenoa eta horren ondorioak

11:20-11:50 Coffe break

11.50-12:20 Surf herrien sarea

12: 20-12:50 Alex Rayón (Bilbo): “Adimen artifiziala surfaren industrian”

12:50-13:20 Adimen artifiziala surfaren industrian gaiari buruzko
mahai-ingurua

13:20-13:35 Itxiera eta ondorioak.

Urriaren 27ko lan-jardunaldi teknikoa

Basquetourrek surf-eskolen jarduerei buruzko egungo araudia aplikatzeari buruz egindako txosten juridikoa aurkeztea udaletako arduradun eta teknikariei.


19:30
11:00

Leioako XXXII. Aste Mikologikoa

Leioa | Gastronomia-ekitaldiak

Gaurtik domekara bitartean, aste mikologikoa antolatuko du Leioako Zazpi Mikologia Elkarteak. Besteak beste, adituen berbaldiak, irteera mikologikoa eta 200 perretxiko eta onddo mota batuko dituzten erakusketak egingo dituzte egunotan.

Leioako XXXII. Aste Mikologikoa

Gaurtik domekara bitartean, aste mikologikoa antolatuko du Leioako Zazpi Mikologia Elkarteak. Besteak beste, adituen berbaldiak, irteera mikologikoa eta 200 perretxiko eta onddo mota batuko dituzten erakusketak egingo dituzte egunotan.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»