Igandea, urriak 29

09:00

Leioako 9. Herri Ibilbidea

Boulevard, Leioa | Kirol-ekitaldiak

Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak eta Leioako Udalak IX. Herri Ibilbidea egingo dute domekan, urriaren 29an. 15 kilometro izango dituen ibilbide horretan Ondiz, San Bartolome eta Santi Mami baselizak bisitatuko dituzte, besteak beste.

Leioako 9. Herri Ibilbidea Boulevard

Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak eta Leioako Udalak IX. Herri Ibilbidea egingo dute domekan, urriaren 29an. 15 kilometro izango dituen ibilbide horretan Ondiz, San Bartolome eta Santi Mami baselizak bisitatuko dituzte, besteak beste.

11:00

Kickboxingeko lehiaketa bikoitza egingo dute domekan Urdulizen

Urduliz

Urdulizko Iparralde kiroldegian egingo dute lehiaketa bikoitza domeka honetan, urriaren 29an, goizeko 11:00etan. Probalekuan ring sport bertsioa (kontaktu osoa) ikusi ahal izango dute bisitariek, eta bertan erabiliko diren borroka motak lowkick eta k-1 izango dira, gizon eta emakumeetan banatuta, pisu kategorien arabera.

12:00

Trabudu Eguna

Mendiguren plaza, Erandio | Dantza

Txistulari eta buruhandien kalejira. Txikigunea. Hamaiketakoa. Dantza plaza. Herri bazkaria. Bazkalondo musikatua. Eta askoz gehiago!

Trabudu Eguna Mendiguren plaza
  • Txistulari eta buruhandien kalejira.
  • Txikigunea.
  • Hamaiketakoa.
  • Dantza plaza.
  • Herri bazkaria.
  • Bazkalondo musikatua.
  • Eta askoz gehiago!

13:00

KalArte hiri artearen erakusketa aurkeztuko dute domekan Algortan

Satistegi plaza, Getxo | Erakusketak

Leizuri Hernandez Alvarez –Leizu Wallace– eta Eva Kareaga Cortacans artista getxoztarrek Wanted lehiaketara aurkeztutako eta horren bidez diruz-lagundutako KalArte erakusketa aurkeztuko dute domekan, hilaren 29an, Algortako Satistegi plazan. Egitasmo horren bidez, azaldu dutenez, bigarren bizitza bat eman gura diete, udalerriko artisten bidez, erabili ez diren hiri-elementu batzuei. Helburua da elementu horiei balioa ematea eta gune horietan egingo dituzte obrak herritarrei erakustea.

KalArte hiri artearen erakusketa aurkeztuko dute domekan Algortan Satistegi plaza

Leizuri Hernandez Alvarez –Leizu Wallace– eta Eva Kareaga Cortacans artista getxoztarrek Wanted lehiaketara aurkeztutako eta horren bidez diruz-lagundutako KalArte erakusketa aurkeztuko dute domekan, hilaren 29an, Algortako Satistegi plazan. Egitasmo horren bidez, azaldu dutenez, bigarren bizitza bat eman gura diete, udalerriko artisten bidez, erabili ez diren hiri-elementu batzuei. Helburua da elementu horiei balioa ematea eta gune horietan egingo dituzte obrak herritarrei erakustea.

18:00

Antzerkia: "Loti ederra"

Berango Antzokia, Berango | Antzerkia

Sarrera 4 euroan.

Antzerkia: "Loti ederra" Berango Antzokia

Sarrera 4 euroan.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

16:00
19:00

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan

Leioa enpresen mintegia, Barrika Berango Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan Leioa enpresen mintegia

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

19:00
19:00

Latsarriaren memoria eta euskal mitologia izango dira Gorlizko Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak

Gorlizko udaletxea, Gorliz

Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.

Latsarriaren memoria eta euskal mitologia izango dira Gorlizko Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak Gorlizko udaletxea

Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.

19:30
11:00

Leioako XXXII. Aste Mikologikoa

Leioa | Gastronomia-ekitaldiak

Gaurtik domekara bitartean, aste mikologikoa antolatuko du Leioako Zazpi Mikologia Elkarteak. Besteak beste, adituen berbaldiak, irteera mikologikoa eta 200 perretxiko eta onddo mota batuko dituzten erakusketak egingo dituzte egunotan.

Leioako XXXII. Aste Mikologikoa

Gaurtik domekara bitartean, aste mikologikoa antolatuko du Leioako Zazpi Mikologia Elkarteak. Besteak beste, adituen berbaldiak, irteera mikologikoa eta 200 perretxiko eta onddo mota batuko dituzten erakusketak egingo dituzte egunotan.

10:00
20:00

Dastatu urria jaialdia egingo dute Gorlizen urriaren 27tik 29ra bitartean

Gorliz

Gorlizko Ibarreta Plaza herriaren erdigune gastronomiko bihurtuko da urriaren 27, 28 eta 29an Dastatu Urria jaialdiagaz: eskualdeko garagardo artesanalak ezagutzeko aukera paregabea izango da perretxikoak osagai nagusi dituzten pintxoak dastatzen diren bitartean. Ohikoa denez, udagoienaren etorrerak mota horretako onddoa biltzeko sasoiaren hasiera markatzen du, eta  hori aprobetxatuz, Udalak hiru egunetan zehar garatzen den programazio oparoa antolatu du.

18:30
22:00

Berangoztarrak Gau Beltzean murgilduko dira urriaren akabuan

Berango, Berango | Jaiak

Urriaren 28an eta 31n Euskal Herriko gaurik ilunena ospatuko dute Berangon. Horretarako, askotariko jarduerak egingo dituzte, hala nola txokolate-dastaketa, mozorro-lehiaketa eta -desfilea, eta kontzertua. Hala, adin guztietarako eskaintza egongo da udalerrian bi egunotan.

Berangoztarrak Gau Beltzean murgilduko dira urriaren akabuan Berango

Urriaren 28an eta 31n Euskal Herriko gaurik ilunena ospatuko dute Berangon. Horretarako, askotariko jarduerak egingo dituzte, hala nola txokolate-dastaketa, mozorro-lehiaketa eta -desfilea, eta kontzertua. Hala, adin guztietarako eskaintza egongo da udalerrian bi egunotan.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»