Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 19rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Aizkorriko parke naturaleko ingurunea ezagutzeko asmoz. Zehazki, Araotzetik Elgea eta Zaraia Mendilerroen artean dagoen Degurixako Polderrera abiatuko dira eta handik Andarto piramidea (1074m) igoko dute. Buelta Santi Krutz baselizatik egingo dute ibilbide zirkular bat osatuz.
Azaroak 19an, domekan, egingo dute auzolana, goizeko 10:00etan, helbide honetan. Ekimen hau 18 urtetik gorakoentzako soilik dago zuzenduta. Antolatzaileek eskatu dute lanerako arropa eta oinetakoakaz etortzea, sasietatik babesteko. Gura izatekotan, tresnak eraman ditzakete herritarrek, halere Urdulizko Udalak eskura jarriko ditu. Halaber, gomendagarria da eskularruak eta kantinplora ekartzea. Horrez gain, hamaiketakoa ere egongo da. Izena eman daiteke, hemen.
Azaroak 19, domeka, 12:30etatik aurrera: Orquesta acordeones Musika Eskola. Banda de Erandio eta Iparraize eta Txioberri Txistulari Taldeak. Mendibaiarte eta Altzaga Abesbatza, Cuarteto cuerda Musika Eskola eta Academia de Danza Ana Rosa Tercero. Goi-Alde eta Uztargi Dantzari Taldeak.
Bazkari batekin aniztasuna mahai baten inguruan ospatzea izango da berriro Bizilagunak, aldameneko familia ekimenaren helburua, Getxoko Udalak, Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak Plataforma Federazioak antolatuta, hainbat erakunde eta entitateren laguntzarekin. Parte hartu nahi duten pertsonek, jarduera dinamizatu nahi duten boluntariorekin batera, izena eman beharko dute azaroaren 13rako: https://labur.eus/bizilagunakbazkariak2023 / 622433085 / getxobizilagunak@gmail.com
17:00etan, sarrerak 3,60 euro balio ditu. Sinopsia Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du ikastetxearekin, eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen garaiko zapiagaz, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira, Kyu eta Myu deituak. Nobitak isilpean hazten ditu, baina handiagoak egiten direnean eta ezin dituenean bere gelan eduki, Doraemonek bere garaira eramateko iradokitzen du. Lagunakaz batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute dinosauroen uharte misteriotsu batean.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.
Azaroagaz batera, Ludotekak hainbat jarduera prestatu ditu Barrikako umeentzat: mahai jokoak, sukaldaritza, kirola eta eskulanak.
Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.
Berango Gazte Labek Azterketa Eraginkorraren tailerra eskainiko du azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ordubeteko lau saiotan. Bertan, errendimendu akademikoa hobetzeko gako batzuk azalduko dituzte. Berangoko Gazte Labean izango dira klaseak, 18:30etik 19:30era. Izena emateko esteka, hemen.
Erandion jaiotako, hazitako edo bizi izandako jokalarien kromoen bilduma.
Track 1 Elkarte Kulturalak bere jaialdiaren III. edizioa antolatuko du herriko musika taldeakaz: Muble Kilombo, Band-Idos, Chicos de barrio, Kernhell, El vuelo del pikaro, Bandazo, Sabotaje, Último Enemigo, Trim, Bajo Axpe, Ectoplasmas, Serotonina Ska Banda, Memphis Belle, Papiro Blues, Delisula, Dudu Ouchen, Los ida y Los vueltas. Sarrera doan.
Azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo dute "Ostera plazara" izeneko sei emanaldiko zirkuitu ibiltaria. Hala, Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Herri bakoitzeko egitarauak aste akabu osoa hartuko du, zapatu zein domekan eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herri erdian ipinitako karpan. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria den Jasone Mendizabalek adierazi duenez, denetariko zaleentzako doako kultur egitarau mardula osatu dute aurtengo edizioan, "punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoakaz nahastuz, herritarri kultur-esperientzia diferente eta originala eskainiz". Aurreko edizioetan bezala, bere webgune propioa izango du Osterak.