Koldo Zubimendi (1982) eta Vicente Barcena (1958). Altzagako bizilagunak biak. Koldo, 18 urtegaz hasi zen mendian eta eskalada munduan eta Vicente nahiko nagusiago. Gertuko mendietatik, Pirineotara eta Picos de Europara pasa ziren eta bertan ezagutu zituzten neguko lehenengo igoerak. Teknikoki hobetzen joan ziren heinean, Alpeak eta Andeak ezagutzera jo zuten. Andeetan bertan, Erandioko beste lagun batzuekaz batera, hainbat igo gabeko 5000m-ko mendiak igo zituzten. Bi zortzimilako mendiak igota ditu Koldok, Cho Oyu, Nepalen eta Broad Peak, Pakistanen. Aurtengo udan, Kharut II mendia eskalatzea lortu zuten, bide berri batetik eta modu alpinoan, mundu mailan punta horren lehenengo igoera izanik. Filma honen bidez, Vicentek eta Koldok bidaia horretan izandako bizipenak ikusgai izango dira baita mendiaren eskaladaren irudiak ere.
Basque International Handball Cup 2023ren hirugarren txapelketak emakumezkoen eskubaloiaren goi-mailako kirol ikuskizuna eskainiko du aste-akabu honetan, hilaren 24tik 26ra. Horretan, Euskal Selekzioaz gainera, Lituania eta Txileko ekipoak arituko dira, eta lehenengo partidua Berangon izango da, barikuan, Kirolgunean, 18:00etatik aurrera. Horretan, Euskal Selekzioa Txileren aurka neurtuko da.
Sopelako Lagun Artea Abesbatzak, Urdulizko Beti Lagunak abesbatzak gonbidatuta, esklerosi anizkoitzeko gaixoen aldeko ongintzazko kontzertuan parte hartuko du azaroaren 24an, barikuan. Kontzertua arrastiko 19:00etan izango da Urdulizko kultur gelan.
¿Cuántas muertas son muchas? dokumentu- eta salaketa-antzerki bat da, eta hilketak, desagertzeak eta bortxaketen biktima izan diren emakumeen testigantzak biltzen ditu. Lan honek ikuspegi poetikotik hitz egiten digu, eta mundu osoan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko deia da. Antolatzailea: Berdintasun Saila
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.
Azaroagaz batera, Ludotekak hainbat jarduera prestatu ditu Barrikako umeentzat: mahai jokoak, sukaldaritza, kirola eta eskulanak.
Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.
Berango Gazte Labek Azterketa Eraginkorraren tailerra eskainiko du azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ordubeteko lau saiotan. Bertan, errendimendu akademikoa hobetzeko gako batzuk azalduko dituzte. Berangoko Gazte Labean izango dira klaseak, 18:30etik 19:30era. Izena emateko esteka, hemen.
Azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo dute "Ostera plazara" izeneko sei emanaldiko zirkuitu ibiltaria. Hala, Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Herri bakoitzeko egitarauak aste akabu osoa hartuko du, zapatu zein domekan eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herri erdian ipinitako karpan. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria den Jasone Mendizabalek adierazi duenez, denetariko zaleentzako doako kultur egitarau mardula osatu dute aurtengo edizioan, "punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoakaz nahastuz, herritarri kultur-esperientzia diferente eta originala eskainiz". Aurreko edizioetan bezala, bere webgune propioa izango du Osterak.
Track 1 elkarteak antolatutako erakusketa. Luis Villarrek honetan hainbat estilo eta teknika aurkeztuko dituzte kolore eta formatu ugarigaz: natura, hilak, irudia, paisaia etab.