Emakumeen parte-hartze sozial eta politikoaren egungo egoerari buruz hitz egingo dute azaroaren 25ean, zapatuan, goizeko 10:00etan Urdulizko Inola Emakumeen Etxean. Izen-ematea azaroaren 20ra arte izango da hurrengo helbide elektronikoan: berdintsuna@uribekosta.eus. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.
Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.
Berango Gazte Labek Azterketa Eraginkorraren tailerra eskainiko du azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ordubeteko lau saiotan. Bertan, errendimendu akademikoa hobetzeko gako batzuk azalduko dituzte. Berangoko Gazte Labean izango dira klaseak, 18:30etik 19:30era. Izena emateko esteka, hemen.
Azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo dute "Ostera plazara" izeneko sei emanaldiko zirkuitu ibiltaria. Hala, Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Herri bakoitzeko egitarauak aste akabu osoa hartuko du, zapatu zein domekan eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herri erdian ipinitako karpan. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria den Jasone Mendizabalek adierazi duenez, denetariko zaleentzako doako kultur egitarau mardula osatu dute aurtengo edizioan, "punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoakaz nahastuz, herritarri kultur-esperientzia diferente eta originala eskainiz". Aurreko edizioetan bezala, bere webgune propioa izango du Osterak.
Track 1 elkarteak antolatutako erakusketa. Luis Villarrek honetan hainbat estilo eta teknika aurkeztuko dituzte kolore eta formatu ugarigaz: natura, hilak, irudia, paisaia etab.