Erandioko Udalak Hiri Hezitzailearen III. Gala egingo du hilaren 30ean. Bertan, udalerriak aitortza egingo die beren balioengatik eta gure herrian duten konpromiso sozialarengatik herritarrek proposatutako pertsona eta erakundeei.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.
Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.
Azaroaren 30ean, mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu du Hego Euskal Herri osorako. Hala, Uribe Kostako udalerri ezberdinetako komiteak ere zaintza kolektiborako borrokara batu dira, herri bakoitzean mobilizazio eta ekintza ezberdinak antolatuz. Hona hemen, herriz herri greba feminista orokorrerako plangintza.
Abenduaren 3an Euskaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Leioan bost eguneko egitaraua izango dute zeregin horretarako, azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean. Egun horietan, musika, zinema, nekazaritza azoka eta umeentzako jarduerak antolatuko dituzte, besteak beste.