Abenduaren 17an, domekan, izango da Gabonetako urteroko azoka solidarioa eta bigarren eskuko merkatua, frontoian, 11:00etatik 15:00etara. Hori dela eta, horietakoren batean postutxo edo etxola bat jarri gura duenak, daborduko izena eman dezake, abenduaren 5a baino lehen, egun hori barne.
Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100. atal! Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Eta bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutora itzuli ahal izateko. Egilea: Xabi Zabaleta. Zuzendaria: Itziar Gomez. Zuzendaritza musikala: Leire Berasaluze. Antzezleak: Nerea Elizalde, Lorea Intxausti, Maria Redondo, Mikele Arizkorreta, Xabier Elizalde, Ander Ayerza, Haizea Astrain, Unai Arrieta, Unai Arana, Marina Ostolaza, Kimetz Etxabe. Argiztapena: Mario Lopez Fernandez. Koreografia: Bamboo Dance School. Iraupena: 70′. Ikusleak: 5-14 urte. Hizkuntza: Euskaraz.
Familia osoarentzako ikuskizuna.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.