"Ondo" ala "txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da: baimena ematen al diogu gure buruari? Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; norekin gauden, zer nahi dugun edo zein egoeratan gauden arabera gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz eta plazerra ardatz hartuta, bakoitzak dituen espresio ezberdinak aztertzea izango du helburu atelier honek. Ainhoa Artetxek (Bilbo, 1993) Arte Dramatikoko ikasketak Madrilgo Estudio Corazza delakoan egin zituen (2012-2017), eta zuzendaritza, gidoigintza eta clown arloetako prestakuntza ere badu. Aktore gisa, hainbat telesailetan hartu du parte. Hona, bere lan baten harira, "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa: https://www.youtube.com/watch?v=k7atgxqaInI Ez galdu Abian Kultur Elkarteak eta Zelako Kultur Ideiak elkarlanean ematen dizuten aukera.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.