Txiri-Txiri Urduliz jardueraren barnean, herriko Burdin Hesia ezagutzeko aukera izango dute urriaren 6an, domekan. Hala, Koldo Somokueto historialari urduliztarraren begietatik herritarrek Burdin Hesiak ezkutatzen duen historia ezagutu ahalko dute. Bi orduko ibilbidea izango da, bi txandatan banatuta: 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara. Apuntatu ekintzara hemen.
Andrakako jai-batzordeak eta Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak antolatuta, Andrakako III. Mendi Martxa Herrikoia egingo dute domekan honetan, hilaren 6an. 7,6 kilometroko eta 240 metroko desnibela duen ibilbidea egiteko hitzordua goizeko 10:00etan jarri dute, Lemoizko auzo horretako probalekuan. Amaiera, aurreikusi dutenaren arabera, 12:30ean izango da.
"Art (Artea)" antzezlana 1998an estreinatu zenetik 35 hizkuntzetara itzulia izan da, 1998an New Yorkeko Tony Awarda jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlinetik Londonera, Tokio, Bombay, Johannesburgo, Buenos Aires, Madril, Bratislavatik, París... “SINOPSIA” ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izatea. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztutzen da bapatean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.
Ikasturte berriagaz batera, berriro ere hasiko dituzte ingurumenarekiko errespetua lantzen duten Inguru Minguru tailerrak. Zehazki, iraila eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan. Hala, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte, eta parte hartzaile kopurua irekia da. Lehenengo saioa irailaren 6an izango da, Berangoko Moreaga parkean.
Getxo Eszena arte eszenikoen jardunaldien 42. edizioa hasi zen joan den eguenean, urriaren 3an, eta 13 ikuskizun eskainiko ditu hilaren 24ra arte Muxikebarri Antzokian, batzuk Getxo Eszena Irekia deialdiaren barruan aukeratuak. Aurten, antzerki eta dantza lanak programatu dituzte, baita errezitaldi poetiko-musikal bat ere, haurrei zuzendutako hainbat lanakaz batera. Ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Getxo Kulturako ohiko saltokietan.
Andraka auzo lemoiztarreko San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte hurrengo aste-akabuan, urriaren 4an hasita. Festak Kinttopeko Idi Probak Sari Nagusiagaz amaituko dira urriaren 11n, 12an eta 14an, gauez.
Hurrengo urriaren 5ean eta 6an, EHUko Leioako campuseko Arboretumak mundu osoko landareak eramango dituzten 44 erakusketari hartuko ditu, Munduko Landareen 8. Azokan.
Bizkaiko Foru Aldundiak 200 ibilbide, bisita gidatu, tailer eta hitzaldi baino gehiago antolatu ditu urrian, Ondarearen Europako Jardunaldien 24. edizioan. Ekimen kultural horren barruan Uribe Kostako udalerrietako hainbat altxorrak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere egongo da.