Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere, abenduaren 22an azoka antolatuko du Abian Kultur Elkarteak. Bertan sortzaile, artisau zein elkarte ezberdinen produktuak eskuratzeko aukera egongo da, produktoreekin zuzenean hartu emanean. Sortzailea zara eta parte hartu nahi duzu? Herriko eragile baten parte zara eta egiten duzuen lana ezagutarazi nahi duzu? Deitu edo idatziguzu 653 71 73 84 zenbakira ;)
Otxandategi Dantza Taldearen ikuskizuna. Doan.
Heriotza eta suntsipena dira nagusi Gazan eta jada Palestinako txoko askotan. Gaurdaino Israeleko gobernuak bere armadaren bidez 45.000 pertsona inguru hil ditu (%70 haurrak eta emakumeak dira). Milaka pertsona, zauritu, lekualdatu, eta okupazioaren ondorioz, ura, janaria, erregaia, medikuntzarako hornidura falta eta deshidratazio larriaren ondorioz hiltzen ari dira. Israelgo soldaduek herriak, auzoak, azpiegitura asko suntsitu eta hondakin bihurtu ditu.
Lau preso beldurgarri iritsi dira heriotzaren korridorera, exekutatuak izateko. Eszena danteskoak, kontrolaezinak eta zentzugabeak sorraraziko dituzte preso horiek beren egoera berrira egokitzeak, elkarren arteko bizikidetza sumingarriak, zaindariekin dituzten harremanek eta izan behar dituzten exekuzio penagarriek, bat-bateko infernu bihurtuz heriotzaren korridorea. 666 lanean, Yllanak umore beltz, zentzugabe eta garratzagoa eman dio bere ohiko lan komiko bisualari, hitzik gabe erakusteko gizakiaren alderik ilunena eta gaiztoena. Sar zaitez mundu makabro horretan, non ez baita inor salbatuko, ezta ikuslea bera ere.
Abenduaren 27an, Danontzat Plentzia/Gorlizeko gaztetxeak bere ateak irekiko ditu 4 urteren ostean. Hala, 12. urteurrena ospatuko dute eta, horretarako, auzolan ezberdinak antolatu dituzte abenduaren 20an eta 23an.
Tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bultzatzeko asmoz, Goskoak, Gorlizko Ostalaritza, Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, eta Gorlizko Udalak Gabonetako Apainketa Lehiaketa berri bat antolatu dute aurten. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 20ra arte eta izena eman gura dutenek goskoa@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute. Bertan zehaztu beharko dituzte izena, telefonoa, dekorazioaren argazkia, apainketaren helbidea eta izenburua.
Urtero bezala, hainbat taldek antolatutako jarduera egingo dituzte herriko auzoetan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, abenduaren 22tik aurrera. Hurrengo lerrotan, auzoetan Udalaren laguntzagaz, elkarteek antolatutako jardueren eta ibilbideen inguruko informazioa bildu dugu.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.
Urteroko ohiturari jarraituz, IV. Gabonetako Organo-zikloa hartuko du Eguberriotan Algortako San Nikolas elizak. Kontzertuak abenduaren 20an, 23an eta 29an izango dira, 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Ziklo honen egitasmoa da, Pedro Guallar Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteko presidente eta organistaren berbetan, "organoaren kalitatea eta eskaintzen dituen aukera ugariak gizarteratzea".