Garazi Basterretxea Bareak gidatutako txoko honetan euskal literaturako testuetatik abiatuta, dinamika ludiko partehartzaileen bidez, geure testuak sortuko ditugu. 722 78 93 02 / 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.