Sarrerak 4 euro balio ditu. Testu gabekoa. 6 hilabetetik aurreragoko lagunentzat. Iraupena: 38 minutu.
Protagonistari Chantillyzko bonbak prestatzea izugarri gustatzen zaio. Bea Larrañagagaz. Euskaraz. Sarrera: 1€
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
Getxo Live jaialdiaren lehenengo edizioa egingo dute Muxikebarri Antzokian otsailaren 21etik 23ra bitartean, eta tokiko bederatzi talde eta artistaren emanaldiak eskainiko ditu.