Getxoko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak irteera botanikoa antolatu du hilaren 26rako, zapaturako, Galea eta Azkorri inguruko kostaldeko txilardietatik. Jarduera 09:30etik 13:30era izango da, eta Amador Prieto botanikari profesional eta naturalistak gidatuko du. Xabi Buenetxea fauna basatian espezializatutako naturalista ere izango du lagun.
18:00: Kortoak aurkeztuta egon beharko dira sopekoor@gmail.com helbidean. Apirilaren 24ean emango da gaia Sopelako Kuadrillen sare-sozialen bitartez. 19:00: Kortoen emanaldia Kurtzio kultur etxean.
12:30ean udaletxeko probalekuan egingo dute Erronka Nagusia. 15:00etan indabada herrikoia egingo dute, tiketak salgai Txiberrin. Epea apirilaren 24ra arte. 12 euro. Jarraian musika zuzenean. Zozketa: janari sorta euro bat.
Sofia Ibarra Ugarte doktoreak, Basurtuko Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Saileko buruak, hitzaldia eskainiko du zapatuan, apirilaren 26an, 19:00etan, Ander Deuna Aretoan, pandemien bilakaera historikoari eta etorkizunean sor litezkeen erronkei buruz.
Migrazioaren eta migratzaileek helmugako herrialdean aurkitzen dituzten zailtasunen drama hurbiltzen duen antzezlana.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |