Pantailen menpekotasunaz, sare sozialen ondorioez eta abar luze batez arituko gara bilera honetan. Bilera honen helburu nagusienetako bat da teknologia erabiltzeko ohitura osasungarriak eta seguruak zabaltzea eta bide honetan laguntzeko “Altxa Burua Erandio” taldea osatu dugu Erandioko auzo dezberdinetako bizilagunekin.
Gorputz Feministak irakurketa zikloaren baitako saio honetan, Pikara aldizkariko kideak datozkigu bisitan. Azken zebakia aletuko dugu euren laguntzaz, bor-borka dauden eztabaidak plazaratuz, elkarrizketa interesgarriak konpartituz, agendak eman duena aztertuz... Inor indiferente ez uzteko moduko aurkezpena izango da, ziur!
Bihartik, hilaren 29tik, maiatzaren 13ra, Parentesiak jardunaldien bigarren edizioa egingo dute auzoz auzo, EH Bilduren ekimenez. “Getxon ere posible da” lelopean, lau hitzaldi-saio antolatu dituzte, pertsona nagusien zaintza, harrera-ereduak, hiri-mugikortasuna eta turistifikazioaren inguruko hausnarketa sustatzeko asmoz. Antolatzaileek azaldu dutenez, Parentesien bigarren edizio honen helburua herri ezberdinetako errealitateak ezagutzea da, "euren esperientzietatik aberastu eta gurera ekartzeko. Getxon ere posible dela amesteko, sinisteko eta errealitate bihurtzeko".