Hizlaria: Unai Villalba Antolatzailea: Herri Lurrak elkarte ekologista.
Bi soldaduk jo dute zure atea. Bi soldadu dira eta hiru fusil. Frontera joan beharko duzu, tiroak jo eta hartzera. Lubakian itxaron beharko diozu ez datorren goizalbari. Eta ospitalean, erretagoardian edo kartzelan ikusi beharko dituzu zure eskuak dardarka, hotzarengatik… eta beldurrarengatik. (INFO +) Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon arituko dira aktore lanetan piszifaktoria konpainiaren lan honetan. 2015ean sorturiko konpainia honek, artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea du helburu. Antzerki konpainia baino, gehiago du ideien laborategitik.
2007an Leioako Kontserbatorioan jaiotako Leioa Big Band taldea agertokietara itzuliko da kontzertu berezi batekin: Ana Bejeranoren Omenez, 12 urtez baino gehiagoz bertako abeslaria izan zenaren oroimenez. Ana Bejeranok –Mocedades, Txarango Trío eta Ana Bejerano Concept taldeetan egindako ibilbideagatik ere ezaguna denak– arrasto ahaztezina utzi zuen bandan eta musikaren panoraman. Talde honek hainbat belaunalditako musikariak biltzen ditu, musika modernoarekiko zaletasunak elkartuta, eta hainbat lekutara eraman du bere soinua, hala nola Euskalduna Jauregira, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdira eta Bilbao Distrito Jazzera. Oraingoan, omenaldia egingo diote Bejeranori, swingez betetako errepertorio hunkigarri batekin. Jazza eta zuzeneko musika gustuko dutenentzat ezinbestekoa.
Australiara abiatu ziren euskaldunen ibilbideari omenaldia.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da eta, horri begira, euskararen erabilera hauspotzeko hamaika ekitaldi eta ekintza egingo dituzte udalerri guztietan. Getxon ere martxan jarri dira, eta barikuan, hilaren 9an, ekingo diote motorrak berotzeari, Areetako Xake plazan egingo duten bingo musikalagaz. Hona hemen egunez egun hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenari heltzeko Getxoko Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek osatutako sustapen batzordeak udalerriko eragileakaz batera antolatutako egitaraua.
Badatoz 2025eko jaiak! Maiatzaren 15etik 18ra, hamaika gauza izango ditugu auzoan: jolasak, kontzertuak, herri bazkaria, azoka, dantzaldia, tailerrak... eta askoz gehiago! Egitarau osoa, hemen.
Barrikak bat egingo du hilaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioagaz, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Hori horrela, udalerriko hainbat elkartek eta tokiko erakundek, horien artean Barrikako Udalak, ekimen honi laguntzeko zenbait jarduera antolatu dituzte, besteak beste, lip dub bat grabatzea, barikuan, hilaren 9an.