Ikuskizun hau alaitasunez eta fantasiaz beteriko jaia da. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bere lagunek azken eguna ospatzen ari dira eskolan Txapas irakaslearekin batera, jolas, kantu, bihurrikeria eta barre festa batean. Magia, basoa eta kutxa sekretuak ospakizun honen erdigune bihurtzen dira, non energia kutsakorrak eta dibertsioak ez duten mugarik. Jarri sudur gorria eta zatoz irudimenez eta sorpresaz betetako esperientzia paregabe bat bizitzera! Sarrerak HEMEN.
Dantzerkan akademiaren emanaldia, doan.
Araldi elkarteak antolatuta.
Erandioko auzoetako jaien zerrenda luzea Faoetan hasiko da aurten. Ekainaren 7an eta 8an, auzoko San Bernabe baselizaren inguruan batuko dira faoetarrak festak ospatzeko. Hemen duzue aurten prestatu dituzten jardueren programazioa.