Uztailaren 5ean, 12:00etatik aurrera, preso eta iheslarien aldeko 12. Itsas Martxa egingo dute Plentziako itsasadarreko uretan. Ekimen honek hainbat herritar bilduko ditu itsasoan zein kostaldean, eta herrialde palestinarrari ere elkartasuna adieraziko diote.
Lirain abesbatzak, Loli Igartua zuzendaritzan, Georgina Barrios pianoan eta Iñaki Lagos biolinarekin oroitzapen musikal eder bat eskainiko dute.
Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Badator Dastatuarte jaialdiaren 6. edizioa! Hiru egunez, herriko kale eta plazak arte, gastronomia eta kultura herrikoiaren agertoki bihurtuko dira. 40 jarduera baino gehiago!
Zapatu honetan, uztailaren 5ean, 12:30tik aurrera, Armintzako kultur etxeak Pinturitas arte erakusketaren inaugurazio ekitaldia hartuko du. Ekimen hau Sonia Rueda irakasleak urtean zehar bere ardurapean izan dituen ikasleek egindako lanakaz urtero egiten den erakusketa da. Erakusketa zapatu honetan inauguratuko da, eta doan egongo da eskuragarri uztailaren 14ra arte, 10:00etatik 14:00etara, Armintzako kultur etxean.
Arriaga auzoko festen txanda izango da aste honetan, eta, auzo txikia izan arren, jai-batzordeak egundoko egitaraua prestatu du auzokideek eta erandioztarrek ederto pasatzeko. Besteak beste, putxera-lehiaketa, kickboxing erakustaldia, dantzaldiak eta erromeria izango dituzte uztailaren 3tik 6ra.
Bikote mistoen padel txapelketa, 18 urte gorakoentzat. Txapelketa doakoa.
Getxo Eszena Kalean zikloaren bigarren edizioa joan den maiatzaren 3an abiatu zen, eta daborduko hiru saio egin dituzte. Hala ere, oraindino badago zertaz gozatu, uztailaren 26ra arte, zapaturo, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoak ekarriko baititu Areetako Xake plazako anfiteatrora.
Uztailaren 2tik 6ra bitartean, Getxok berriro irekiko du jazz denboraldia EAEn, Getxo Jazzaldiaren 48. edizioaren eskutik. Aurtengo ekitaldian Muxikebarrin izango diren ordainezko saioen proposamena nabarmendu dute antolatzaileek. Bertan nazioarteko izen handiak bilduko dira, besteak beste, Rhoda Scott organista eta abeslaria, Paquito D 'Rivera klarinete eta saxofoi-jotzaile kubatarra, Joe Lovano saxofoi-jotzailea, Cecile McLorin abeslaria eta Dave Douglas tronpetista.