Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Herri txikia izan arren, Armintzan pizten den jaia benetan handia da. Gurtuk 20 urte daramatza herriko jai-batzordean festarik onenak antolatzeko lan egiten eta, beraz, ondo daki herriaren ahaleginik gabe ez dagoela jairik. Aurten, Karmengo jaiak uztailaren 16tik 20ra izango dira eta lemoiztarrak egitarauaren xehetasun guztiak partekatu dizkigu.
Inguruko bizilagunen arteko harremanak hauspotzeko eta auzoa biziberritzeko aukera eskaintzen dute jai hauek.
Dantzak eta musika tradizionala Getxora itzuliko dira uztailaren 18tik 20ra Nazioarteko Folklore Jaialdiaren eskutik. Muxikebarri Antzokian izango dira emanaldiak.
Uztailaren 18tik 20ra ospatuko dituzte Erandioko Asua auzoko jaiak. Barikutik domekara auzotar guztientzako hainbat ekintza izango dituzte.