Gorlizera berriro bueltan dira ibilbide zirkularrak! Hala, urriaren 5ean izango da lehenengoa, domekan, Itsasargiko errepidetik, Foru Abeletxeko larreetatik, Fano eta Orabille auzuneetatik eta Saratxagatik Gorlizera itzulia igo gabeko ibilbide zirkularra. Bigarrena, urriaren 19an, domekan, izango da. Itsaslabarren ibilbidea da: zazpi gailur txiki egingo dituzte Astondotik Armintzaraino. Bi ibilbideak Ibarreta plazatik hasiko dira, goizeko 09:00etan.
Plentzia prest dago Lanbro Beltza topaketaren 13. edizioa hartzeko. Urriaren 16tik 18ra bitartean egingo dute, Goñi Portal kultur etxean. Literaturaren genero beltzaren zaleentzako hitzordu nagusietako bat den jaialdi honek lehen mailako idazleak, kazetariak eta irakasleak bilduko ditu aurten ere.