Barrikako HAPO behin-behinekoz onartu dute

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 15a, 10:00
Barrikako eliz ingurua.

Otsailaren 25ean egindako osoko bilkura ezohikoan onartu zu­en behin-behinekoz Hi­ri Antolamenduko Plan Oro­­korra (HAPO) Barrikako Udal­batzak. EAJren hiru zinegotziek eta EH Bilduren hautetsi biek euren bo­toak batu zituzten egitasmoa aurrera ate­ratzeko. Bestalde, gaur egun zinegotzi ba­na daukate IBarrikak eta Berdeek, eta horiek aurka bozkatu zuten. Koa­lizio abertzaletik zein alderdi in­de­pendentetik kanpo geratu diren or­dez­kariak, ostera, ez ziren udal batzarrera aur­keztu. Kontu horiek alde batera utzi­ta, HAPOren hasierako onarpena iza­nik, alegazioak egiteko aukera za­bal­duko da hemendik gutxira. Baita horiek aztertu eta bozkatzeko aukera ere. 

Berebiziko garrantzia daukan egi­tas­moa izanik Barrikako HAPOren gainera ge­hiago espero zuen EH Bilduk, baina azpimarratu duenez, “gauza po­­si­ti­boak negatiboak baino askoz ge­hia­­­go dira”. Gai­nera, horren lan­­­­­ketan egondako par­te-hartzea na­­­barmendu dute ez­ker­tiarrek: ha­sieratik HAPOren Ahol­kularitza Ba­tzordea egon da martxan. Ber­tan “he­­rriko elkar­te guztiak” batu di­ra (ema­kumeena, auzo-elkarteak, eko­logistak, kirol-elkarteak, eta abar). Au­­­rreratze-txostena, hasierakoa, he­­rritarren aurrean aurkeztu zen bi­lera irekian. Herritarron gomendiak ja­­sotzeko epea ere zabaldu zen. Ho­ri gu­txi balitz bezala, genero-kus­pun­tutik HAPO lantzeko lau tailer ireki antolatu ziren, Hiria kolektiboaren zu­zendaritzapean.

IBarrika alderdi independentea, os­­tera, ez dago ados, “al­de batetik ba­rrikoztarren iritzia ez du­telako kontuan hartu, eta, beste alde ba­tetik, Udalbatza, batez ere, batzuen in­teresak kontuan hartu dituztelako”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun