Emakumeentzako autodefentsa kurtsoa egingo dute Barrikan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 24a, 11:30

Emakumeen kontrako indarkeria gizartearen hondoan txertatuta dago; horren adibide garbiak dira egunero hedabideetan ikus daitezkeen berri latzak. Hala ere, badaude bestelako indarkeriak ere, hain agerikoak ez direnak: emozionalak, berbarako. Hori dela eta, indarkeria-mota horri aurre egiteko emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egingo dute Barrikan gaur eta bihar, barikuan eta zapatuan. Barrikako Udalak antolatutako ekimen hori doakoa izango da, eta izena aldez aurretik eman beharko da, Emakumeen Hitza elkartean edo herriko liburutegian.

Ikastaroa Goierriko Ander Deuna kultur aretoan egingo dute, gaur arrastian 16:30etik 20:30era, eta zapatu goizean 10:30etik 14:30era. Egun biko ikastaro horretan, parte-hartzaileek autodefentsa emozionala eta feminista landuko dituzte, Miriam Herbon irakasleagaz; bera emakumeen kontrako indarkerian aditua da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun